Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gazako "genozidioa" salatu dute Errenteria-Oreretan

NATO eta EBren Aurkako Herri Ekimenak deitutako mobilizazioan dozenaka oreretar bildu dira. Ondoren, hitzaldia izan zen Gaztañon.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2023/10/28

“Gazako genozidioa” salatu zuten atzo arratsaldean Errenteria-Oreretan, Foru plazan. NATO eta EBren Aurkako Herri Ekimenak deitutako mobilizazioan dozenaka izan ziren bertaratu ziren herritarrak. Ondoren, Gaztañoko auzo lokalean Al Yudur elkarteko kide Taher Alik hitzaldia eman zuen.

Hilaren 7an Palestinako erresistentzia Israelen kontrako erasoaldira pasatu zen. Horren aurrean, Israelek erabaki du Gaza deuseztea. “Une honetan Gazako zerrendako palestinarrek bonbardaketa gogorrak eta estatu sionistaren blokeo krudela pairatzen ari dira. Genozidioa. 7.000 palestinar baino gehiago erail dituzte, horietatik 3.000 haurrak”, azaldu zuten elkarretaratzearen bukaeran egindako irakurketan. Israel azpiegitura zibilak bonbardatzen ari dela nabarmendu zuten, eta ura, elektrizitatea eta elikagaien hornidura eten dituela Gazan: “Hori gutxi balitz, Palestinako ondasun materialak eta Zisjordanian lur palestinarrak erre ere egiten dituzte”.

Israelek “potentzia atlantistak” lagun dituela adierazi zuten atzokoan, eta deitoratu zuten askok “jarrera sionistak” babesten dituztela, “mikrofono mertzenarioek, iritzi emaileek oro har, eta era guztietako politikoek… Argi geratzen da jende honen moral bikoitza eta hipokresia”. Horiek Gazako kontrako erasoak daudenean non dauden galdetu zuten, eta ezkerreko hainbat sektorek “gezurrezko bakezaletasuna eta ekidistantzia lotsarik gabe” zabaltzen dutela.

Horren aurrean “Euskal Herrian gehiengo antiinperialista bat antolatzen jarraitzeko” deia egin zuten, eta azaldu zuten Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazteko deiak areagotuko dituztela. Zentzu horretan, Orereta Palestinarekin plataformak astero egiten dituen deialdietara agertzeko eskatu zieten herritarrei, bai eta gaur Bilbon egitekoa den (18:00eta, Jesusen Bihotza plazatik) manifestazioarekin bat egin dezatela, Palestinarekin Elkartasunak deiturikoa azken hori.

Erlazionatutako edukia“Palestinak, zapaldua den artean, eskubide osoa du defendatzeko”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.