Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzuarren aitortza Alex Bargallo Zuzuarregiri

Atzo jaso zuen Alex Bargallo Zuzuarregik Oiartzungo Kirol Saria. Elizaldetarrak Judo Elkartean 40 urte daramatza lanean.

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2023/10/28

Oiartzungo Kirol Astearen azken aurreko ekitaldia hunkigarria izan zen. Atzo egin zuten, Landetxen. Alex Bargallo Zuzuarregik, herritarrek hala erabakita, jaso zuen Kirol Saria. “Ez dakit merezimendu handirik duen, gustatzen zaidan zerbait egiten dudalako eta gainera, jende bikaina dut inguruan. Nolanahi ere, mila esker”, esan zuen Bargallok behin saria eskuan. Ondoan izan zituen Elizaldetarrak Judo Elkarteko kideak sari emate ekitaldian. Duela 40 urte sortu zuen kirol taldea Bargallok. Saria ematea haren lanari aitortza izan zen.

Edorta Fernandez Kirol zinegotziak hartu zuen ekitaldiko lehen hitza. Bargallok Elizaldetarrak-en 40 urtez 2.250 ikasle izan dituela azaldu zuen. “Judoarekiko pasioa kutsatzen jakin duzu. Lehen ikasle zirenak guraso dira orain. Kasu batean hiru generazio ere pasa dira zure eskuetatik. Judoaren beste familia bat sortu duzu”. Oiartzunen izenean eskerrak eman zizkion Fernandezek, “judoaren bitartez oiartzuarrak kirolean eta baloreetan hezi dituzulako, inor atzean utzi gabe”.

Elizalde Herri Eskolako gurasoei esker hasi zen Bargallo judo eskolak ematen. Ez ziren falta izan atzoko ekitaldian guraso horiek. Haien izenean David Muñozek hitz egin zuen: “Judoan ikasten den lehenengo gauza nola erori da. Zuri esker azkar dominatu genituen ukemiak. Pixkanaka barneratu genuen, ordea, ukemia ez dela erortzea, erori eta berriz altxatzea baizik. Maitasunez erakutsi diguzu garrantzitsuena ez dela zenbat aldiz erortzen garen, zenbat aldiz altxatzen garen baizik”. Bargallori buruzko bideoa ere ikus zuten Landetxen izan zirenek. Bertan, besteak beste, ikasle izan zirenen hitzak jasoak zeuden.

Ekitaldiaren azken zatian jaso zuen Bargallok saria, Joana Mendiburu alkatearen eskutik. Gai baten “errudun” izendatu zuen judo irakaslea: “40 urteko ibilbidean Oiartzungo hainbat eta hainbat etxetan hiztegi berri bat sartu duzu”. Alkateak nabarmendu zuen haurrek babesa sentitzen dutela Bargallorekin lehiatzera joaten direnean,  “bere eskuetatik pasa zareten oiartzuarrek Alexek eskainitako oroitzapen onak eta berekiko maitasuna besterik ez dizkidazue aipatu”. “Bihotz-bihotzez” eskerrak eman zizkion alkateak, “puntakoa ez den kirol diziplina batean horrelako miresmena irabazteko gogotik eta bokazioz” lan egiteagatik.

 

Azken ekitaldia, azaroaren 14an

Atzoko ekitaldia Kirol Astearen azken aurrekoa izan zen. Azkena, berriz, azaroaren 14rako iragarri dute. Egun horretan Oiartzungo kirol arloko diagnostikoa ikuspegi feministatik; ondorioen aurkezpena izenburupean azalpenak emango dituzte udaleko kideek. 19:00etan izango da informazio hizketaldia, Landetxen. Ekitaldia doan da, baina aurrez gonbidapenak eskuratu behar dira (egin klik hemen).

Erlazionatutako edukiaAlex Bargallo judo irakasleak jasoko du Kirol Saria
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.