Gau Beltza, ate joka
Parte hartzaileak Txara parkean bilduko dira, 19:30ean. Afaldu ondoren, bertatik hasiko dute beldurrezko ibilbidea.
Aurtengo Gau Beltza ate joka dago, bihar ospatuko baita. Bertaratzen direnak Txara parkean (Botanikoa) elkartuko dira, 19:30ean, eta afari merienda auogestionatua egingo dute. Sabelak bete ondoren, Txaratik hasiko da beldurrezko ibilbidea, eta izuak, ejuak eta ezustekoak egongo direla aurreratu dute.
Gurpildun aulkietan joango direnak antolakuntzarekin jarri beharko dira harremanetan. Horrez gain, ahal den neurrian haurren kotxerik gabe joatea eskatu dute, basoan zailtasunak izango baitituzte haiekin mugitzeko. Linternak, kinkilak eta frontalak eramateko deia luzatu dute sustatzaileek.