2023/10

Euskarari babes zabala

Herri argazkia egin zuten atzo hamarnaka herritarrek azaroaren 4ko Bilboko manifestazioari atxikimendua erakutsi, eta euskararen aurkako oldarraldia salatzeko.

Antxotarrak badiarekin lotzen dituen zubia bihar kenduko dute

Portu Agintaritzaren arabera, pasabide metalikoa ez da segurua horren azpitik dabiltzan trenentzat. Errepideko errei bat itxiko dute bihar.

manifestazioa azaroak 4 adierazpena oiartzun

Azaroaren 4ko manifestazioarekin bat egin dute Oiartzungo zinegotziek

Udal Legearen barruko artikuluen kontrako azkeneko epaiak salatu dituzte Oiartzungo zinegotziek, adierazpen instituzional batekin.

AZAROAK 30. GREBA FEMINISTA OROKORRA.

[Erreportajea] Gizartearen zimenduak dardaratzera

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak zaintzarako eskubide kolektiboaren alde egingo du. «Gizarte osoa» dago deituta, aldarria transbertsala baita. Tokiko batzar feministetan gakoak landu dituzte.

Gau Beltza

Gau beltzena izatetik, aste beltzena izatera

Orain dela urte batzuk Abaraxka ludotekakoen ekimenez berreskuratu zen Gau Beltza. Aurten eragile batzuk arituko dira elkarlanean, zortzi ekitaldiko egitaraua osatzeko.

Milioi bat euro Beraunen etxebizitza eraikinak birgaitzeko

Sei proposamen aurkeztu dituzte guztira diru laguntzetarako, eta horien artetik bi aukeratu ditu udalak.

hitzen lihoa 2023

Utopia "pentsatu eta praktikatuko" dute aurtengo Hitzen Lihoan

Azaroaren 8tik 12ra bitartean egingo dute Hitzen Lihoaren seigarren ekitaldia. Hainbat diziplinatako ekitaldiak antolatu dituzte.

TAHER ALI. Al-YUDUR GAZTE PALESTINARREN ANTOLAKUNDEKO KIDEA

"Palestinak, zapaldua den artean, eskubide osoa du defendatzeko"

Taher Ali Al-Yudur Gazte palestinarren antolakundeko kidea da. Justizia, deskolonizazioa, askapena eta itzulera dute aldarri gazte horiek. Palestinaz ariko da bihar Gaztañoko auzo lokalean.

Pasaiako udal tasa eta zergak %3 igoko dira datorren urtean

Hiru urtez izoztuta egon ondoren, ordenantza fiskalak eguneratzea erabaki du udal gobernuak. Igoera handiena, hondakinen tasan.

Euskararen kontrako "oldarraldi judiziala" gaitzetsi dute Pasaian

Udaleko hautetsiek, langileek, eta herriko eragileek azaroaren 4an Bilbon egitekoa den manifestaziora joateko deia egin diete pasaitarrei.

oiartzun hilerria

Hilerri inguruko trafikoan aldaketak izango dira, igandetik aurrera

Hainbat aldaketa egongo dira trafikoan, eta aparkatzeko behin-behineko tokiak ezarriko dituzte, Domusantu egunaren harira.

Eduki babestua

Herriko merkatariak, Pasaia lagunkoiago baterantz bidean

Pasaiako Udalak lanean dihardu adinekoek ahalik eta denbora gehienean jarrai dezaten euren etxe eta ingurunean, beharrezko dituzten zainketak eginda, eta bizitza betea eta komunitarioa dutela.

oiartzun ke areto futbola

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-10-27)

Emakumeen talde nagusiak azkeneko sailkatuaren kontra jokatuko du igandean. Gizonek Real Union Bren bisita jasoko dute bihar arratsaldean.

euskaraz bizi nahi dut

Euskararen kontrako oldarraldiari aurre egingo diote Lezon

Herri argazkia egingo dute bihar (ostirala) Gurutze Santuaren plazan.

Euskaraz barra-barraren ihes gela iritsiko da azaroan

Merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz hitz egiteko guneak identifikatzeko sortu da Euskaraz barra-barra marka. Horren barruan, 17. Logela izeneko ihes gela ibiltaria ondu dute.

Errugbi ikastaroak igandetik aurrera

Oarsoaldeko Rugbyzaleek berriz eskainiko dituzte iaz hasitako ikastaroak, Fanderian igandeetan eta Beraunen astelehenetan.

telefono e-posta formazioa

Enpresa txiki eta ertainentzako euskara trebakuntza, doan

Lanin-en bitartez, e-postaz eta telefonoz euskaraz aritzeko formazio saioak emango dituzte. Ikastaroak online izango dira, azaroan.

joakina artola

Joakina Artolak ehun urte bete ditu

Udaleko ordezkariak bisitan joan zaizkio, eta Ariztegi etxadiko auzokideek festa antolatu zuten bere omenez.

amarauna

'AMArauna', amatasunari buruz arteen bidez hausnartzeko, igandean

Martzelina Bertsozale Elkarteak antolatuta, musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizuna emango dute Landetxeko auditorioan, hilaren 29an.

Gehiago