[Argazkiak] Barrutika irten dira Pasaiako arimen bila
Ehunka lagun bildu zituen Gau Beltzak atzo San Pedro, Donibane eta Antxon. Askotariko ibilbide beldurgarriak egin zituzten.
Donibane, San Pedro eta Antxon Gau beltzak ospatu zituzten atzo iluntzean. Egitarauak askotarikoak izan ziren barruti bakoitzean, baina zerbaitetan egin zuten bat: jendetsuak, oso, izan ziren arimen gauak Pasaian.
Ehunka lagunek egin zituzten ibilbide beldurgarriak; horietan dantza, antzerki eta izualdiak ere topatu zituzten. Beldurrak sutara botatzeko tartea ere atera zuten askok; hurrengo urtera arte itxaron beharko dute pasaitarrek horiek berriro uxatzeko.
Jarraian, tartekatuta, hiru barrutietako argazkiak, bizilagun era eragile antolatzaileek HITZAri bidalitakoak.