2023/11/1

Touringeko jokalarien aurkezpena

Marea gorritxoa Herriko Plazan

Denboraldi berriko jokalari eta taldeen aurkezpena egin du gaur Touringek; 500 lagunetik gora arituko dira Fanderiako zelaian.

Lezoko toki edo une kutunak, 2024ko udal egutegirako

Hilaren 30era arte bidal daitezke 2024ko udal egutegirako hautagai izan daitezkeen argazkiak. Hamahiru aukeratuko dituzte.

Astebete desagertuta daraman gizon baten bila ari dira Jaizkibelen

56 urteko gizona joan den asteartean ikusi zuten azken aldiz. Alarma deia atzo egin zuten, egun batzuk kanpoan pasatzekoa baitzen gizona.

[Argazkiak] Barrutika irten dira Pasaiako arimen bila

Ehunka lagun bildu zituen Gau Beltzak atzo San Pedro, Donibane eta Antxon. Askotariko ibilbide beldurgarriak egin zituzten.

[Bideoa eta argazkiak] Beldurgarria izan da

Kalabazaren bideak, han-hemenka zabaldu du zuen izu-ikara atzo arratsean. Hamarnaka eta hamarnaka lagunek hartu zuten parte.

[Bideoa eta argazkiak] Oiartzuarrek Gau Beltzaz gozatu dute

Jende mordoa bildu zen atzo urteko gau beltzenaz gozatzeko. Txarako parketik abiatu zuten beldurrezko ibilbidea, eta Done Eztebe plazan bukatu zuten suzko akerra errez. Gau Beltza Asteak jarraipena izango du bihartik aurrera.

[Bideoa eta argazkiak] Lezoko gaua beltza izan da

Dozenaka eta dozenaka lezoar bildu ziren atzo, garai bateko ohiturak berreskuratzeko asmoz, herrian zehar. Gau Beltza ospatu zuten.

Azaroa emanaldiz lepo iritsi da

Inoiz baino ekintza gehiago antolatu dira hasi berri den hilerako: 60 hitzordutik gora izango dituzte oiartzuarrek haien eskura.

Gehiago