[Bideoa eta argazkiak] Beldurgarria izan da

Kalabazaren bideak, han-hemenka zabaldu du zuen izu-ikara atzo arratsean. Hamarnaka eta hamarnaka lagunek hartu zuten parte.

Beldurra gupidagabe zabaldu dute Gau Beltzan.

Ikusgarria eta beldurgarria. Halakoa izan zen atzo Gau Beltza ospatzeko Errenteria-Oreretan egin zuten Kalabazaren Bidea.  Orereta Ikastolak antolatu du baina ez da bakarrik aritu, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ondu du herriko txokoak beldurrez bete dituen festa: Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea, Amulleta Danborraren Kofradia, Ereintza Dantza taldea, Herri arte Eskola, Urdaburu Mendizale elkartea, Xenpelar AEK, eta Gaztañoko auzo elkartea.

19:30ean  puntuan hasi zuten bidea Kalabazaren gurdiarekin, Kuiandererekin, trikimako gaineko orekariekin, dantzaz zein musikaz eta kriseilu nahiz lastargien argipean, mozorrotuta, uzta garaia agurtu eta neguan sartzeko Kalabazaren Bidea. Bidea egiten hamarnaka eta hamarnaka haur, gazte eta heldu beldurgarri mozorrotuta; bide bazterrean ere hamarnaka herritar jai giroaz gozatzen.

Ondokoak, HITZAk atzo jasotako bideoa eta argazkiak dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.