Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Lezoko toki edo une kutunak, 2024ko udal egutegirako

Hilaren 30era arte bidal daitezke 2024ko udal egutegirako hautagai izan daitezkeen argazkiak. Hamahiru aukeratuko dituzte.

Iker Salaberria Parte Hartze zinegotzia, MIkel Arruti alkatea, eta Xanti Val Kultura taknikaria egitasmoa aurkezten.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/11/01

Azken urteetan egin moduan, aurten ere Lezoko Udalak datorren urteko udal egutegirako herritarren trebezia behar du. Argazkigintzako trebetasuna hain zuzen ere. Izan ere, 2024ko 366 egunak (bisurtea da) bilduko dituen euskarrian, argazki bat jarri nahi dute hilabeteko. Eta horiek lortzeko lehiaketa abiatu du. “Udal egutegia herritarrek bidalitako argazkiekin osatzea iniziatiba polita iruditzen zaigu. Herriko toki edo momentu kutunen irudiak bidaltzeko eskatu nahi diegu lezoarrei”, dei egin du Mikel Arruti alkateak. Herriko plazak, festak, Inauteriak, egunsentiak, mendiko bazterrak, “ehunka une eta irudi berezi erretratatu daitezke herrian”.

Orotara, hamahiru izango dira argazkigintzarekin harremana duen epaimahaiak aukeratuko dituenak. Bat egutegiaren azala izango da, eta beste hamabiak heldu den urteko hilabete bakoitzaren egunen zerrendarekin joango da. Hala, bi erara bidali behar dira irudiak: Lezoko Udalak bere webgunean egokituko duen ataletik; edo Kultura Sailak Donibane kalean duen egoitzan utzita, astegunetan, 08:30etik 13:30era. Azaroaren 30era arteko epea dago irudiak aurkezteko.

Baldintza zehatzak bete behar dituzte irudiek. Honakoak horietatik nabarmenenak:

  • Argazkiak argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute.
  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ahal izango ditu.
  • Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen esplizitua aurkeztu beharko da eta egileak izango du erantzukizuna edozein erreklamazioren aurrean.
  • Argazkiak JPG edo PNG formatuan aurkeztu behar dira, formatu horizontalean (etzanda). Bestela, Euskara-Kultura sailaren bulegoetan ere aurkeztu daitezke paperean.
  • Argazkiak izenburua izan beharko du hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko. Argazkia noizkoa den, ikusten denaren deskribapena eta kokapen zehatza jarriko balitz, hobe.
  • Ezarritako artxibo formatua, euskarria edo tamaina errespetatzen ez duten argazkiak zuzenean baztertuko dira.
  • Baldintza guztien xehetasunak, hemen klik eginda.

Argazkiak ez dira bakarrik egutegian ikusi ahal izango. Izan ere, hamahiru irabazleei saria lortu dutela jakinarazi ondoren, udalaren weborrian eskegiko dituzte horiek nahi duen orok ikus ditzan abenduaren 2tik aurrera. Horrez gain, formatu fisikoan ikus ahal izango dira irudi horiek Kultura Aretoan. Abenduaren 18tik aurrera banatuko dute egutegia, udal bulegoetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.