Erortzear zegoen zuhaitza bota dute Markesanen

Bihar, bestalde, zuhaitzak moztuko ditu udalak Altamiran eta Renfe inguruan.

Markesanen zuhaitza moztu du udalak, egoera arriskutsuan zegoelako.

Azken orduetako haize bortitzengatik eta herritarren segurtasuna bermatzeko, Lezoko udalak Markesane parkean zegoen zuhaitz bat bota du. Haizeteek asko mugitu dute zuhaitza eta erortzeko arriskuan zegoen.

Zuhaitza zegoen eremua hesitu egin dute eta ezingo da sartu datozen egunetan. Lanek hainbat hiri altzarietan kalteak sortu dituztela jakinarazi du udalak,. eta lanak asteburu honetan eta datorren astean zehar amaitzea aurreikusi du udalak. Lanak bukatu artean, beraz, eremua itxita izango da.

Zuhaitz mozketa bihar

Lezoko Institutu atzealdean dauden sei zumar kenduko ditu udalak bihar, eta bide batez, linea elektrikoaren azpiko eremua sasiz garbituko dute. Horiekin batera, Altamirako parke sarreran dagoen zuhaitz lehor bat eta Tomas Garbizu 15 eta 16 aurrean dagoen zumar lehor bat eta hiru sasi akazia kenduko dituzte. Azkenik Renfe tren geltoki ondoko eremuan dauden bi zumar lehor ere kenduko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.