Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Baserritar azokak erakusleiho propioa du gaurtik

Jose Erbiti kalean dute lekua orain baserritarrek eta tokiko produktuek. Errenteria-Oreretako merkatuari ere beratatik jarri diote sarbide berri bat.

baserritarren azoka kokapen berria Udal ordezkariak, Errenkoalde, Errenteriako Merkatua Elkartea, merkatalgunea kudeatzen duen enpresako ordezkari eta baserritar zein ekoizleetako batzuekin espazio berria inauguratzeko unean.
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2023/11/04

Baserritarren azokak kokapen berria du gaurtik. Xabier Olaskoaga plazatik, Jose Erbiti kalean udalak eraikitako azpiegiturara lekualdatu dira gaur baserritarrak eta tokiko produktuak. Lehenengo egunak kokaleku berrian emandakoarekin pozik azaldu dira protagonistak eta eguraldia lagun izan ez badute ere, fin gerturatu zaizkie erosleak espazio berrira gertu-gertuan sortutako produktu bila.

Nekane Tomasenak postua du Errenteria-Oreretako baserritarren azokan. Aldaketak onurak ekarriko dizkien jakiteko goiz dela dio, “probatu behar dugu ea zein erantzun jasotzen dugun kokapen berri honetan, gaur lehenengo eguna dugu eta. Lehenengo inpresioa tokia txukuna dela, argitasuna dugula… hori esaten ari zaigu jendea, bertaratzen ari dena”. Baserritarrak apur bat aztoratuta zebiltzala gaurkoan onartu du Tomasenak, “egokitzen, antolatzen dena”, baina gerturatu de jendeak gustura hartu omen du aldaketa: “Esan digute bazela garaia aldatzeko, hemen hobeto gaudela. Lehenengo inpresioa beraz, ona”.

Xabier Olaskoagoa plazan “egoera prekarioa” zutela baserritarrek aitortu du Tomasenak, “oso modu prekarioan ginen han”. Tabernari batzuen jarrera ere itsustu du baserritarrak: “Batzuk ez dute inoiz ulertu azokak jendea erakartzen zuela, eta oso jarrera berekoia izan dute batzuk; pandemiarekin areagotu egin zen gainera gurekiko jarrera hori. Irtenbide bat emateko moduan, eta baserritarren azoka duintzeko  udalak alternatiba hau eskaini zigun”.

Tomasenak sei urte daramatza azokan agroekologian ekoizten hasi zirenetik: “Guztia salduta daukagu barazki saskien bitartez, baina nola ez jaitsi gure herriko azokara. Saiatzen gara urte guztian ez bada,  astean behin behintzat jaisten hainbat hilabeteetan”. Barazki ekologikoak saltzen ditu azokako postuan, “guk ekoiztua da dena, arrautzak izan ezik. Agroaldea batean gaude Lezon eta ondoko bizilagunarenak dira arrautzak Urrullo baserrikoak”. Ogia ere saltzen dute, hori Oiartzunen egiten dute eta produktu berri bat jaitsi dute lehenengoz gaur azokara, perretxikoa, “enborretan ekoizten ditugu eta gaur lehenengo aldia da azokara ekarri ditugula”. Sendabelarraren bat, loreren bat, lora lehorrak… horiek ere eskaintzen ditu Tomasenak.

Rakel Torresek, berriz, 16 urte daramatza azokan. Gazta saltzen du berak, artisaua eta ekologikoa, eta berak ekoizten du, baina taloak egiten ari zen gaur. Pozik azaldu da, gaur jendea bildu delako azokara, “jendea honetara dator,  aurreko kokapenean sakabanatuagoak ginen eta jendea ere sakabanatuagoa zegoen, jendea gaur hemen dago, postuetara etorrita erostera. Horrek beste alaitasun bat ematen du. Ez dakit hala den lehen eguna delako edota etorkizunean ere hala izango den. Merkaturako sarbide berri bat ere egin dute kale honetan, baserritar azokaren ondoan, eta uste dut jendea animatzen dugula hemen egonda erosketak merkatuan egin ditzan eta azokan”.

Postuan ez da urte osoan izaten Torres, “guk egiten dugu gazta, oso mugatua dugu ekoizpena eta hori bukatzen denean ez gara etortzen; gazta dagoen bitartean, berriz, hementxe”.

Arraztalo elkartea, berria azokan

Azokan berriak direnen artean, Arraztalo, Oiartzungo gaixo psikikoen elkartea. Baratzak dituzte eta eurek lantzen dituzte. Lurdes Pagadizabal zen postuaren atzean gaur: “Lehenengo eguna dugu gaur azokan. Egokia da lekua, estalkiarekin–eta”. Oiartzunen saskiak banatzen dituzte, kontsumo taldearen bidez, eta Oiartzunen hiru hilabetean behin egiten den azokan ere hartzen du parte elkarteak. Errenteria-Oreretakoan asteazkenetan izango dute postua zabalik 08:30etik 14:00etara.

Jai giroan ospatu dute baserritarren azokaren kokapen berria eta merkaturako sarrera berria ere eta udal ordezkariek ez dute hutsik egin izan nahi. Aizpea Otaegi alkateak landa eremuari eta baserritarrei gizarte gisa eta herri gisa aitortza bat zor zaiela esan du: “Gure landa eremua zaintzeko egiten duten lanarengatik, baita gure osasuna eta elikadura zaintzeko egiten duten lanarengatik. aitortza hori egun batetik bestera ez da erabatekoa izango, baina argi dugu urratsak egin behar ditugula”.

Landa eremuko zinegotzi bat izendatu izanak agintaldi berrian aitortza horren barruan kokatu du udal agintariak, “bide horretan urratsak egiteko borondate bat adierazten du, eta gaurkoa bezalako iniziatibak ere norabide horretan sakondu nahi du”. Bide luzea dela aurretik ez du ukatu, baina urratsez urrats aitortza eta duintasuna ematen joateko konpromisoa berretsi du.

Ehun komertziala indartu

Ehun komertziala indartzea. Hori aipatu duen bigarren gakoa: “Hemen dauzkagu bi elementu, alde batetik merkatua, eta bestetik baserritarrak”. Sinistuta azaldu da biak ala biak pisu handia dutela udalerriko merkataritza ehunean, “uste dugu modu osagarrian elkarren ondoan lanean jartzeak biderkatzen duela bakoitzak bere kasa duen potentziala. Zentzu horretan, gure merkataritza ehunari ere uste dut gaurkoak martxan jartzeak indarra eta sendotasuna ematen diola”.

Elkarlana. Hori ere ezinbesteko gako alkatearentzat. “Kosta zaigu gaur gauden honetara heltzea, hilabeteetako lana izan da. Esaten da bakarrik azkarrago egiten dela bidea, baina lagunduta urratsak sendoagoak dira. Bidea merkatalguneko enpresarekin, Errenteriako Merkatuko merkatariekin, Errenkoalderekin eta ekoizleekin beraiekin egin dugu, eta uste dut bide sendoa dela”. Etorkizunak erakutsiko diela asmatu duten edo ez ere esan du Otaegik, “honako urratsa, jauzi kualitatibo bat egin asmoz egindakoa da, eta elkarlana ezinbestekoa izan da gaurko egunera iristeko. Elkarrekin ondo aritu gara lanean, eta denak zoriontzeko moduan gaude”.

Merkatua erreferentea udalerriarentzat

Errenteriako Merkatua Elkarteko kidea da Maixabel Alfonso. Merkatua erreferentea dela udalerriarentzat esan du merkatariak eta “merkatalguneko ezinbesteko motorra”. Duela hemezortzi urte lekualdatu zuten gaurko kokapenera Errenteriako Merkatua, eta ordutik “ezkutatu” samar eta “ikusgarritasun gutxirekin” sentitu izan dira Alfonsoren esanetan, “kalea eta Errenteriako Merkatua zuzen-zuzenean lotzen dituen sarbide berriarekin gure esentzia denaren aldeko urrats positiboa egin dugu; baserritarrekin bat egin dugu, eta horrenbestez, barazki eta frutak, haragi, arrain, arrautza, hestebeteak… kalitate beteko produktuak denak, bat egin dugu, bezeroei arreta ezin hobea eskaintzen jarraitzeko bai errenteriarrei, zein eskualdeko bizilagunei”.

Errenteriako merkatua zaintzeko eskatu du, eta belaunaldi gazteei ere helarazi die mezua merkatariak, “gerturatu, ezagutu merkatua, eta zaindu zuen elikadura”.

Errenkoaldeko lehendakari Maika Martinek ere bat egin du gaurko inaugurazio ekitaldi horrekin. “Azoka udalerri batentzat ekonomiaren eta merkataritzaren motorra da zalantzarik gabe. Gure udalerrian Maixabelek —Alfonso— aipatu moduan ikusgarritasuna falta zitzaiola pentsatzen genuen eta horrenbestez, behar zuela ikusgarri egitea eta jendearengana hurbiltzea”. Gaur inauguratutako baserritarren azokaren espazio berria eta merkaturako sarbide berria urrats bat dira bere ustez bide horretan.

Baserritarren azokak kokapen berria du eta Errenteriako Merkatuak sarbide bat gehiago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.