Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2023-11-06)
Oiarpeko pilotariek 22 norgehiagoka jokatu dituzte asteburuan. Horietako hamar irabazi dituzte oiartzuarrek.
Oiarpeko kirolariek 22 partida jokatu dituzte asteburuan. Horietatik hamar irabazi dituzte.
Partida gehienak lehen faseei dagozkienak izan dira, baina izan dira azken fasetakoak. Horrela, Gazte Mailako Gipuzkoako EBI txapelketa Olaiz eta Leonetek garaipena poltsikoratu dute.
Abanca-DV Txapelketan, berriz, Landa oiartzuarrak —Sanchez iruindarrarekin batera— final laurdenetara iristea lortu du.
Emaitza guztiak kontsulta daitezke asteroko zerrendan.