Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Salamancara nindoalarik, garaipenean nuen pentsatu... baita ekarri ere

Oiartzungo emakumeen talde nagusiak hiru puntuak lortu ditu urteko bidaiarik luzeenean. Haizeak baldintzatu du partida, baina garaipenak ez du alde egin.

salamanca oiartzun
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/11/06

Txiki txikitik abestiak gurasoek Salamancara fraide bidaltzen duten gazte baten abenturak gazi-gozoak kontatzen ditu. Gurasoek ez, baina egutegiaren apetak hala bidalita, Oiartzungo emakumeen futbol talde nagusiak Salamancan jokatu behar izan du asteburuan.

Denboraldiko bidaiarik luzeena izan da, eta desplazamendu luzearen gaziak gozo bilakatu dituzte. Haizeak baldintzatu zuen norgehiagoka, eta oso berdinduta egon zen.

Lizasok lortu zuen partidako gol bakarra, atsedenaldira iritsi baino lehen. Salamancako garaipenak ez ditu oiartzuarrak “Zeruetako giltzari” bilakatu, baina sailkapeneko goialdean jarraitzeko bermea eman die. Bosgarren dira, hamazazpi punturekin, bederatzi partida jokatu ondoren.

Mutilak, bikain

Mutilek ere garaipena lortu dute jardunaldian. Beasainen bisita jaso zuten, eta 10. minuturako aurreratu ziren oiartzuarrak, Mikel Aranbururen bitartez.

Lehen erdia bukatu baino lehen, bigarren gola lortu zuten etxekoek, kontraeraso baten bitartez. Bigarren zatiaren hasieran aldea txikitu zuten goierritarrek, baina partida bukatzeko ordu laurden falta zenean hirugarrena lortu zuten oiartzuarrek, eta partida kontrolpean izan zuten.

Areto futbolean, lehen postura

Lehen taldeak Lauburu Ibarraren kontra jokatu zuen, Elorsoron. Tolosaldekoak lider moduan iritsi ziren Oiartzunera, eta partida gogorra izan zen.

Lehen zatia oso berdinduta egon zen, eta ibartarrak aurreratu ziren. Hala ere, oiartzuarrek berdindu zuten lan erdietara iritsi aurretik.

Bigarren zatiaren hasiera Oiartzuarrek kontrolatu zuten, eta bi gol sartuta, 3 eta 1eko emaitzarekin aurreratu ziren. Azken minutuetan ibartarrek estutu, eta bigarrena lortu zuten, baina ez zen nahikoa izan.

Ondorioz, oiartzuarrek sailkapenean aurrea hartu, eta lider dira orain.

Bigarren taldeari dagokionez, Zarautzen bisita jaso zuen. Ongi aritu ziren oiartzuarrak, eta aldageletara 2-0eko emaitzarekin joan ziren.

Bide beretik joan zen bigarren zatia, eta Elorsorokoek hirugarrena lortu zuten, zarauztarrek ohorearen gola lortu aurretik. Sailkapeneko bigarren postura egin dute salto.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Salamanca UD — Oiartzun: 0-1.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun — Beasain: 3-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B — Alaves: 2-6.

Gizonen Lehen Erregionala

  • Beti Ona — Oiartzun B: 2-9.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Tolosa — Oiartzun C: 4-0.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Arrupe — Oiartzun: 4-3.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun B — Hondarribia: 1-1.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila

  • Allerru — Oiartzun C: 4-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Kopa

  • Oiartzun KE — Lauburu Ibarra: 3-2.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna — Zarautz: 3-1.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.