Lau aztergaiko jai batzordea, hilaren 14an
Besteak beste, Eguberrietako egitaraua fintzen jarraituko dute herriko eragileek. 2024ko mendekosteetako kontzertuak, hizpideen artean.
Hilaren 14rako (asteartea) deitu dute Lezoko Jai Batzordearen hurrengo bilera: 19:30ean hasiko da, Kultura Aretoan. Lau aztergai izango dituzte batzordekideek, horietatik mamitsuenak ordenaren erdialdean daudenak.
Lehenengo puntuan aurreko akta onartuko dute. Bigarrenean, Eguberrietako egitaraua fintzen jarraituko dute partaideek. Hirugarrenak 2024ko lehenengo festekin du harremana, mendekosteekin: kontzertuetarako eskaerak landuko dituzte. Azkenik, norberak lekarkeena adierazteko aukera izango du.