Gernika-Palestina taldeak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Oiartzungo plazan. Okupazioarekin bukatzea eskatu dute, besteak beste.
Udalak eta Eusko Jaurlaritzak abiarazi dute kanpaina. 30 euroko erosketa bakoitzeko 10 euroko deskontua izango dute erosleek.
Inkestak egingo ditu Lezoko Udalak hilaren 13tik —astelehena— aurrera lezoarren iritzia jasotzeko.
Hiru zineforum antolatu dituzte etxebizitza komunitarioan mugen gaiaren gainean; herritar guztiei zuzenduta dago.
Azaroaren 4an jo behar zuten Landetxe auditorioan, Zurrounkekin batera, baina bertan behera geratu zen emanaldia. Otsailaren 17a da data berria.
Gernika-Palestina plataformak deituta, elkarretaratzea egingo da gaur Pasaiako udaletxearen aurrean, 19:00etan, 'Gazako sarraskia gelditu!' lelopean.
Besteak beste, Eguberrietako egitaraua fintzen jarraituko dute herriko eragileek. 2024ko mendekosteetako kontzertuak, hizpideen artean.
Zaintzaren hariak. Oihal berri baterako bideak ehuntzen liburua aurkeztuko du Felix Arrietak.
Ostegunean lonja bisitatuko dute; larunbatean Jaizkibelgo itsaslabarrak bisitatuko dituzte Mater ontzian; eta igandean itsas hondakinak arrantzatuko dituzte Mater ontzian.
Lasterketaren etorreragatik, Nafarroa Etorbiderako irteera itxita egongo da 08:30etik 15:30era. Barrutitik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu dute.
Julen Portillok eta Julen Castillok eskualdeko gazteekin solasaldiak egingo dituzte datozen egunetan.