Igandean, trafiko mozketak Antxon Behobia-Donostiagatik

Lasterketaren etorreragatik, Nafarroa Etorbiderako irteera itxita egongo da 08:30etik 15:30era. Barrutitik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu dute.

Igandean Behobia-Donostia lehiatuko da, eta lasterketak Pasai Antxo zeharkatuko du bete-betean. Lasterketaren etorreragatik, Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du Nafarroa Etorbiderako irteera itxita egongo dela 08:30etik 15:30era. Hori dela eta, ordu horietan barrutitik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu dute.

Hala ere, ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak direla adierazi du Udaltzaingoak, eta aldatu egin daitezke probaren garapenaren arabera. Informazio gehiagorako, Udaltzaingoaren telefonoa (943 00 43 00) jarri dute herritarren eskura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.