Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea, gaur plazan
19:00etan biltzera deitu dituzte herritarrak, 'Palestinarekin elkartasuna, konponbide politikoa orain!' leloa ardatz.
Palestinarekin elkartasuna, konponbide politikoa orain! lelopean, elkarretaratzea deitu dute gaurko Gurutze Santuaren plazan. 19:00etan hasiko da “Gazako sarraskia” geldiaraztea eskatu asmo duen mobilizazioa.
Lezon bezala, Euskal Herriko udaletxe-aurre guztietan deitu dituzte elkarretaratzeak iluntzerako. Goizean, ordea, lantegietan eta hezkuntza zentroetan dira egitekoak mobilizazioak. Gernika-Palestina plataformak egin ditu deialdi horiek guztiak.
