Zaintza sistema eztabaidagai ostegunean, Lekuona Fabrikan
Zaintzaren hariak. Oihal berri baterako bideak ehuntzen liburua aurkeztuko du Felix Arrietak.
Zaintza sistemaren gaineko aurkezpena eta solasaldia antolatu dute ostegunean, hilak 9, Lekuona Fabrikan. Felix Arrieta Frutosek, Zaintzaren hariak. Oihal berri baterako bideak ehuntzen liburua aurkeztuko du, eta ondoren, haren eta zaintzaren gaineko solasaldia egingo dute. Arrietan adinekoen eta pertsona zaurgarrien zaintzaren 360 graduko bidaia egiten du bere liburuan, eta gaurko egoeratik abiatuta, etorkizuneko sistemak beharko lituzkeen oinarriak planteatzen ditu.
Politika eta Administrazio Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Arrieta, Gizarte Laneko graduan, eta hainbat komunikabideetan kolaboratzen du. Oier Aranzabalek gidatuko du saioa eta Arrietarekin batera, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Itziar Navarro Deustuko Unibertsitateko irakaslea ariko dira. Hitzordua, Lekuona Fabrikan, 19:00etan hasita.