Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gazako sarraskia gelditzeko eskatu dute pasaitarrek

Palestinako herria bizitzen ari den egoera salatzeko eta haiei elkartasuna adierazteko, hainbat herritar bildu dira udaletxearen aurrean. Gazan Israel egiten ari den genozidioarekin berehala bukatu behar dela eskatu dute.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/11/08

Palestinako herria bizitzen ari den egoera salatzeko eta haiei elkartasuna adierazteko, Gernika-Palestina plataformak elkarretaratzeak deitu zituen atzoko 19:00etan Euskal Herriko herrietako udaletxeen atarietan. Gazako sarraskia gelditu! lelopean, hainbat herritar bildu ziren bart Pasaiako udaletxearen aurrean.

Bildutakoek irmo salatu zuten “Gazan Israel egiten ari den genozidioarekin” bukatu bar dela “berehala”, gatazka horri “konponbide justu eta demokratikoa” emateko. “Ezein erasok ez du justifikatzen Israel Palestinako herriari aplikatzen ari zaion zigor kolektiboa”, esan zuten.

Konponbide hori “Nazioarteko Zuzenbidean eta NBEren ebazpenen bateratze zorrotzean” oinarritu behar dela adierazi zuten. Horrez gain, “okupazioa bukatu eta Palestinaren autodeterminazio eskubidea” bermatu behar dela zehaztu zuten bertaratutakoek.

Justiziarik gabe bakerik egon ezin daitekeela nabarmendu zuten: “Sortu den indarkeria zikloa israeldarren eta palestinarren arteko arazoa modu baketsuan konpontzeko hamarkadetako aukera asegabeen eta egin gabekoen emaitza tragikoa da”.

Jarraitu zuten esanez “erabat onartezina” dela Israel GKE ezberdinei eta nazioarteko erakundeei azaltzen ari zaien “mespretxua eta harrokeria”. Era berean, nazioarteko eragileak “genozidio horren konplize” ezin direla izan nabarmendu zuten: “Nazioarteko komunitatearen erantzukizuna da bakea babestea, negoziaziorako eta elkarrizketarako baldintza mesedegarriak sortzea eta gatazkaren sugarrak ez haizatzea. Munduko liderrek bakerako deia egin behar dute eta ez mendekurako deia. Genozidio honekin bukatzeko beren esku dagoen guztia egin dezaten interpelatzen dugu”.

Azkenik, “75 urtez luzatu den gatazkan bakea lortzeko modu bakarra Palestinako herriak giza eskubideen, duintasunaren eta nazio eskubideen alde dituen bidezko nahiak” betetzea dela uste dute. Nork bere esparrutik “elkartasunerako eta konponbiderako deia” egiten jarraitzea “ezinbestekoa” dela adierazi zuten: “Sarraski hau gelditzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazio guztiak beharrezkoak dira”.

Erlazionatutako edukiaPalestinaren alde elkartuko dira gaur
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.