Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurren partaidetza sustatzeko proiektu pilotuan parte hartuko du udalak

Haurrak ahalduntzeko eta aniztasunari ahotsa emango dion parte hartzearen kultura berri bat sortzea du helburu proiektuak.

oinherri proiektua Oñatin egin zuten aurkezpen jardunaldia, urriaren 28an.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/11/09

Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, haurren parte hartzea sustatuko duen proiektu pilotu batean parte hartuko dute. Oinherrirekin eta herriko eragileekin batera arituko da elkarlanean.

Oiartzungo haurren “parte hartzerako kanal iraunkorrak” sortu nahi dituztela gaineratu dute. Hainbat helburu izango ditu: haien garapen integralean sakontzen jarraitzea, ahalduntzea, subjektu moduan auto-antolatzen hasteko baldintzak sortzea eta aniztasunari ahotsa emango dion parte hartzearen kultura berri bat sortzea.

Oinherrik bultzatutako ekimena da. Proiektuaren diseinuan parte hartzera gonbidatu ditu udalak herrian haurrekin lan egiten duten eragileak: ikastetxeak, hezkuntza ez-formaleko hezitzaileak eta guraso elkarteak.

Animatzen direnekin, udal teknikariekin eta zinegotziekin osatuko dute haurren parte hartzea nola egituratu eta landu definituko duen talde motorra. Azarotik maiatzera egingo dituzten zazpi saioetan zehaztuko dute, Oinherriko dinamizatzaileen laguntzarekin.

Esperientzia pilotu horretan hartuko dute parte Hernanik, Segurak eta Itziarrek ere.

“Indarrak metatu”

Proiektu pilotua aurkezteko jardunaldia antolatu zuen Oinherrik urriaren 28an Oñatin. Udalak adierazi duenez, Garazi Urdampilleta alkateordeak parte hartu zuen aurkezpenean eta pilotajean parte hartzeko arrazoiak azaldu zituen.

“Gaia oso interesgarria da eta Oiartzunen zerbait egiteko beharra sumatzen genuen. Herrian mugimendu eta iniziatiba ezberdin asko dago eta hauek guztiak egituratu nahi ditugu”. “Indarrak metatu” nahi dituztela azaldu zuen, “eragin handiagoa” lortzeko.

Egitasmoan parte hartzeko gonbidapena “pozez eta irrikaz” hartu zutela gaineratu zuen eta hankak lurrean, poliki eta tentuz egingo dutela bidea. “Parte hartzea haurren kulturatik ulertzeko ekarpen handia egingo duela pentsatzen dut eta zeinek jakin, agian herriko parte hartzeko kultura ere aldatzeko gai izango gara”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.