Turismo sektoreko enpresek Instagramen trebatzeko aukera izango dute

Instagramen 'Reels' lanabesa nola erabili azalduko diete turismo sektoreko enpresei hilaren 22an egingo den formazio ikastaroan.

Oarsoaldeko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Turismoaren Hub-ak prestatutako ikastaro bat ekarriko du eskualdera hilaren 22an (asteazkena). Instagram sare sozialeko Reels lanabesa nola erabili azaltzeko izango da jardunaldia. Eskualdeko turismo sektoreko enpresei begirakoa da.

Hilaren 22ko 09:00etan hasiko da ikastaroa, Oarsoaldea Garapen Agentziak Oiartzungo Mamut eraikinean duen egoitzan (Astigarraga bidea, 2, 2 solairuan). Izena emateko aukera zabalik da jada.

Ikastaroan, besteak beste, sare sozial horretan txertatzeko bideo labur eta originalak nola sortu azalduko dute, ahalik eta bezero potentzial gehienetara iristeko. “Instagram Reels ezinbesteko tresna bihurtu da enpresa, marka eta sortzaileentzat”, zehaztu dute Oarsoaldetik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.