Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur arratsean. Indarkeria matxista "lehen mailako" arazotzat jotzea eskatu dute.
Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, Bokalek, euskara indartzeko ahaleginean dabiltzan eragileen topaketa bat antolatu du Pasai Antxoko kultur etxean. Ekitaldia hilaren 15ean izango da, 18:30etik 20:00etara.
Zerbitzu desberdinen 'degradazioa' urrunetik datorrela eta osasuna negozio bihurtzen ari direla salatu dute. Bihar mobilizazioak egingo dituzte hiriburutan.
Piztu Lezoren bertso sariketa musikatuaren lehen kanporaketa egingo dute gaur gauean Tiñelu elkartean.
Gipuzkoako emakume arkeologoei merezitako aitortza egin die Oiasso Museoak. Azken hamarkadetan egindako lana goraipatzeko erakusketa zabaldu dute, haiek irauli baitzuten hemengo arkeologia.
Hondarribian, Lezon eta Pasaian emakume korrikalarien taldeak daude. Horien helburu nagusia ez da lehiarako prestatzea, osasun fisikotik abiatuta emakumeek euren burua zaindu eta sareak osatzea baizik.
Metrokoadrokak tailerra antolatu du hilaren 18, 24 eta 25erako. Bi saio osagarri ere izango dira, Kattalin Miner eta Olatz Gorrotxategirekin.
Gaetxen egingo dute azterketa teknikoa. Aldez aurretik deitu beharko da, txanda hartzeko, Irungo IAT zerbitzu gunera.
Oiartzungo Feminsiten Asanblada, udala eta Greba Feminista Orokorreko komiteak bat eginda, hainbat jarduera antolatu dituzte hilabetearen bigarren erdialderako.
Goiko plazan eta Lexo Bertsolaria kalean hasiko dira kimaketak. Lan horiek herriguneko 350 bat zuhaitzengan izango dute eragina.
Udaberritik itxi arte egindakoaren balorazioa egiteko batzarra egin dute Santa Anan era batera edo bestera lagundu dutenek.
Ikastetxe zaharra martxoan "irekiko" diete herritarrei, kultur arloko eragileei bultzada emateko inkubategi modura.
Kanalizazio obra batzuk medio, egungo autobus geltokia Esnabide 20-18 zenbakietako tartera lekualdatuko da hilaren 15etik aurrera. Jarduketek hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusi dute.