Zuhaitzen kimaketarekin hasiko da udala
Goiko plazan eta Lexo Bertsolaria kalean hasiko dira kimaketak. Lan horiek herriguneko 350 bat zuhaitzengan izango dute eragina.
Lezoko Udalak iragarri du herriguneko zuhaitzen kimaketarekin hasiko dela datorren astean. Zehazko, kaskoko 350 bat zuhaitz izango dira kimatuko dituztenak. Zeregin horri Goiko plazan nahiz Lexo Bertsolaria kalean ekingo diote. Zenbait astetako lana izango dute udal langileek, eguraldiaren arabera luza daitekeena. Neguko beste lan batzuk egiteko ere egingo dituzte, tartean sasien garbiketa eta hainbat landaketa izango direlarik.
Lehenik, platanondoekin hasiko dira. Ondoren iritsiko dira beste espezieen kimaketak. Hala, udalak jakinarazi du kimaketa lanak behar bezala egiteko eragozpenak sor daitezkeela. Adibidez, batzuetan hainbat aparkaleku libratu beharko dira.