Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osasun publikoaren egoera salatzeko elkartu dira Iztietan

Zerbitzu desberdinen 'degradazioa' urrunetik datorrela eta osasuna negozio bihurtzen ari direla salatu dute. Bihar mobilizazioak egingo dituzte hiriburutan.

Beñat Agirresarobe
Errenteria-Orereta
2023/11/10

Gaur Iztietako anbulatorioaren aurrean elkartu dira hamarnaka lagun, osasungintza publikoak bizi duen egoera salatzeko, Osasun Publikoaren Aldeko (OPA) plataformaren deialdiari erantzunez. Bide batez, “Denon Bizitzak Erdigunean” ekimena deialdira batu eta hilaren 30eko Greba Feminista Orokorrera dei egin dute ere.

Osasuna “eskubide” dela aldarrikatu dute, eta hura negozio bihurtzea ez dela onargarria: “are gehiago, herri administraziotik negozioak sustatzea, eta osasun pribatua eraginkorra dela sinestaraztea”. Osasun publikoa “ekitatiboa” izan daitekeen “bakarra” dela adierazi dute ere; herritarren beharren araberakoa, alegia.

Osakidetzaren degradazioa “urrunetik” datorrela salatu dute, agintari politikoek “nahita eta etengabe” hondatzearen ondorioz: garbiketa zerbitzuak, jantokia, anbulatorioak, dialisia, laborategiak eta bestelakoak pribatizatu dituztela oroitu dute. Larrialdiak, haurren osasun mentala, anatomia patologikoa bezalako zerbitzuek antzerako egoera bizi dute, eta “ate birakarien” bidez, Queralty, IMQ, eta bestelako enpresak negozioak egiten ari direla salatu dute.

Hori guztia dela eta, bihar, larunbata, Donostian (17:00etan) eta, Gasteizen (12:00etan) Bilbon (12:00etan) egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzera egin dute dei. Gipuzkoako deialdia Boulevardetik abiatuko da.

Bukaeran, azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrera begira Errenteria-Oreretan egingo diren ekimen desberdinetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.