2.000 erromes jaso ditu aurten Santa Ana aterpetxeak
Udaberritik itxi arte egindakoaren balorazioa egiteko batzarra egin dute Santa Anan era batera edo bestera lagundu dutenek.
Hilaren 4an egin zuten Santa Ana aterpetxeko kideek 2023ak eman duenaren berri emateko eta hori baloratzeko batzarra. Datu biribil bat eman zuten: udaberritik itxi arte, 2.000 erromes izan dira bertan. Pasaiara Done Jakue bideari jarraiki etorri direnek ohea, ur beroa, sukaldea eta osasun arretarako baliabideak izan dituzte Santa Anari, eta bertan lan egiten duten boluntarioen lanari esker.
Kultur Aterpean egin zuten batzarra Santa Anan era batera edo bestera ekarpena egin dutenek. Gonbidatuen artean izan ziren Aintzane Taberna Donibaneko alkateordea eta Mikel Garcia gobernu taldeko kidea. Azalpenen ondoren, otordutxoa egin zuten Yola Berrin.