San Pedroko autobus geltokia behin-behinean lekualdatuko da
Kanalizazio obra batzuk medio, egungo autobus geltokia Esnabide 20-18 zenbakietako tartera lekualdatuko da hilaren 15etik aurrera. Jarduketek hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusi dute.
San Pedroko babes ofizialeko etxeak eraikitzeko kanalizazio obrak direla eta, enpresa eraikitzaileak zanga bat ireki behar du Esnabide kalearen 2. eta 8. zenbakien artean, egungo autobus geltokia dagoen eremuari eraginez.
Jarduketa horiek direla eta, egun Esnabide 8an dagoen autobus geltokia kale horretako 20-18 zenbakietako tartera lekualdatuko da behin-behinean (La Lonja tabernaren parera), obrak bukatu arte.
Jarduketa horien iraupena eta geltokiaren lekualdaketa hilaren 15etik abenduaren 15era luzatuko dela aurreikusi dute. Data horiek, baina, alda daitezke kanpoko edo klimari loturiko faktoreek eraginda.
Horrez gain, aipatutako jarduketak osatzeko, errepidearen erreietako bat ere okupatu beharko dute. Hortaz, gune horretan alde bikoa den trafikoa erregulatu ahal izateko, semaforo bat jarriko da ibilgailuen igarotzea txandakatzeko. Biribilguneko trafikoak, ordea, ez du eraginik jasango. Eraginik izango balitz, txikia izango litzateke.
Kronograma
Astelehenean, hilak 13, bost aparkaleku eta elbarrien plaza desgaituko dira. Asteartean, aldiz, behin-behineko autobus geltokia margotuko dute. Azkenik, asteazkenean, behin-behineko autobus geltoki berria erabilgarri izango da, eta obrak hasiko dituzte. Aurreikuspenen arabera, jarduketak abenduaren 15ean bukatuko dira.