[Argazkiak] Jende andana bildu da Errenteria-Oreretan
Errenteria-Oreretan, ohikoa den moduan, jende mordoa gerturatu da errepide bazterrera lasterkariei animoak ematera. HITZA Kaputxinoetako koskan kokatu da, lasterketaren 13. kilometroan.
Jendetsua izan da beste behin Behobia-Donostia lasterketa herrikoia. Errenteria-Oreretan, ohikoa den moduan, jende andana gerturatu da errepide bazterrera lasterkariei animoak ematera. HITZA-k lasterketaren 58. ekitaldiaren jarraipena egin du probaren hainbat puntutan. Errenteria-Oreretan Kaputxinoetako koskan kokatu da, lasterketaren 13. kilometroan.
Jarraian probaren hainbat argazki: