Bake Bideak ostiralean zabaldu zuen Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak Goienetxearen baldintzapeko askatasuna onartu zuela. Gaur gauzatu du erabaki hori.
Papineko Gazteriak Gaztain Eguna antolatu du larunbat honetarako. Antxotarrek eguna jai giroan ospatuko dute, eta egun osoko programazioa ondu dute antolatzaileek.
Ostiralean jokatu zuten finala. EPLEko Mikel Aiestaran eta Ruben Pitchel gehiago izan ziren, eta eurentzat izan zen garaikurra.
Atzoko rollerren lasterketan helmugara iritsi ziren 147 kirolarietatik hemeretzi izan ziren Oarsoaldekoak nahiz Hondarribia eta Irungoak.
Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren bigarren ekitaldia egingo dute hilaren 20tik 26ra bitartean.
Udalak eta herriko elkarteek Azaroaren 25era begirako programa osatu dute, elkarlanean. Indarkeria matxistaren kontrako borrokan pausoak ematen jarraitu nahi dute. Jarduerak hilaren 19tik abenduaren 1era izango dira.
Uraren etena 22:00etatik 02:00etara izango da. Herriguneari eragingo dio, ez, ordea, industrialdeei zein landa eremuari.
Eraikin hutsetan jendea sartu eta bizikidetza arazoak sortzen dituztela salatu dute Santa Klara kaleko 8. zenbakiko bizilagunek. Eraikinen egoera ere "oso txarra" dela gaineratu dute.
Jaialdiaren seigarren ekitaldia egingo da 2024ko ekainaren 6tik 9ra. Egitaraua osatzeko proposamenak hilaren 30era arte bidal daitezke, inprimaki bat betez.
Pasaiako film laburren lehiaketaren barruko euskarazkoen saileko irabazlea eskualdeko euskaltegietako ikasleek erabakiko dute.
Legazpiko abeslariak kontzertua emango du larunbatean, Maldanbera taldeak lagunduta, Lekuona fabrikan. Sarrerak, 10 euroan.
'Asterix: Edabe magikoaren sekretua' filma proiektatuko da larunbatean, hilak 18, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean.
Gazte Mailako Gipuzkoako EBI Txapelketako finala jokatu dute Oiarpekoek. Klubeko kideek beste 21 partida gehiago jokatu dituzte.