[Sailkapenarekin] Arkaitz Goya lezoarra eta Amale Mugika pasaitarra, Oarso Bidasoko roller onenak atzoko Behobia-Donostian
Atzoko rollerren lasterketan helmugara iritsi ziren 147 kirolarietatik hemeretzi izan ziren Oarsoaldekoak nahiz Hondarribia eta Irungoak.
Korrikalarien lasterketarekin batera, rollerrek ere eurena izan zuten 58. Behobia Donostian. Oarsoaldeko lau herrietatik nahiz Irun eta Hondarribitik 19 izan ziren helmugara iritsi ziren patinatzaileak. Horietatik azkarren Amale Mugika Lainez pasaitarra (emakumeen sailkapen nagusian laugarrena izan da) eta Arkaitz Goya Olaizola lezoarra izan ziren (sailkapen nagusian hamaseigarrena). Osotara 147 izan ziren proba bukatu zuten rollerrak.
Honakoak, Oarso Bidasoko patinatzaileen podiumak. Behean, bertakoen sailkapen osoa.
Emakumeak
- 1. Amale Mugika Lainez (Pasaia) 48.38
- 2. Elisa Arbeloa Gutierrez (Irun) 50.25
- 3. Olatz Iparragirre Iturralde (Errenteria-Orereta) 1.00.35
Gizonak
- 1. Arkaitz Goya Olaizola (Lezo) 45.50
- 2. Narciso Diaz Chaves (Pasaia) 46.38
- 3. Ibon Goienetxea Zabaleta (Errenteria-Orereta) 50.26
Rollerren Oarso Bidasoko sailkapen oso-osoa ikusteko egin klik hemen.