[Oiartzuarren sailkapenarekin] Larraitz Etxebeste, oiartzuar guztien artetik azkarrena Behobia-Donostian
Marka handiarekin, Etxebeste oiartzuar guztien artetik onena izan zen atzoko lasterketan. Orotara 85 herrikide iritsi ziren helmugara.
Atzoko Behobia-Donostian atera eta helmugara iritsi ziren 85 oiartzuarren artetik Larraitz Etxebeste Lizaso izan zen azkarrena. Denen artetik onena. Beraz, emakumeen kategoriako herriko irabazlea hura izan zen. Gizonetan, berriz, Aingeru Palomo Zabalak lortu zuen herrikideen artetik posturik onena.
Jarraian, herriko kirolarien podiuma, eta beherako denen sailkapena (klik egin estekan PDF osoa jaisteko).
Emakumeak
- 1. Larraitz Etxebeste Lizaso 1.27.11
- 2. Leire Urritegi Getaria 1.34.28
- 3. Maria Lopetegi Uson 1.38.19
Gizonak
- 1. Aingeru Palomo Zabala 1.27.47
- 2. Jose Manuel Alfonso Laboa 1.27.52
- 3. Manu Maya Kerejeta 1,28.05