Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Programazio zabala Azaroaren 25a ardatz

Udalak eta herriko elkarteek Azaroaren 25era begirako programa osatu dute, elkarlanean. Indarkeria matxistaren kontrako borrokan pausoak ematen jarraitu nahi dute. Jarduerak hilaren 19tik abenduaren 1era izango dira.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/11/13

Pasaiako Udalak eta herriko elkarte eta taldeek Azaroaren 25era begirako programa osatu dute, elkarlanean. Pasaiak indarkeria matxistaren kontrako jarrera irmoa du, eta pausoak ematen jarraitu nahi dute indarkeria matxistaren kontrako borrokan. Ondu duten programak “gogoetarako, adierazpenerako eta sareak eraikitzeko guneak sortzeko eta tarteak eskaintzeko” helburua du.

Azaroaren 25aren programaren barnean, hainbat jarduera antolatu dituzte, hilaren 19tik abenduaren 1era arte luzatuko direnak. Hilaren 19an, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Kulturgunean, Emakumeak emanaldia antolatu du Nodek, 19:00etan. El Salvadorreko emakumeek abortuaren penalizazioa dela eta pairatzen duten indarkeria egoera ezagutarazteko proiektu bat da, eta diziplina anitzeko emanaldi batean zehazten da: dokumental labur baten proiekzioa, eleberri grafiko baten aurkezpena eta dantza garaikide pieza bat.

Hilaren 21etik abenduaren 1era, Elkarrekin biziberrituz erakusketa egongo da ikusgai Pasai San Pedroko Udal Aretoan. Adinkiderekin batera antolatutako erakusketak Pasaiako emakumeen kakorratz lanak eta argazkiak jasotzen ditu. Hilaren 21ean, 18:30ean, bisita gidatu bat eskainiko dute erakusketaren egileek.

Hilaren 22an, 18:00etatik 20:30era, Gorputzak eta desirak askatuz tailerra eskainiko du Nora Ziarsolo formatzaileak. Pasai Donibaneko Kultur Aterpean izango da.

Hilaren 24an, aldiz, Pasai Antxoko Bekoz-beko elkarteak Gure gorputzen hipersexualizazioa hitzaldia antolatu du elkartearen egoitzan. 17:00etan hasiko den saioa Emargiko Lucia Nietok eskainiko du.

Azkenik, hilaren 26an, Topaketa elkarteak Ni una menos poesia errezitaldi musikatuaren VII. ekitaldian lagunduko du, Mari Mar Estevezen koordinazioarekin. Emanaldia Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 12:00etan.

Azaroak 25

Azaroaren 25ean programaziorik ez dagoela aurreratu du udalak, baina mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute. Pasai Donibanen, 12:00etan, elizen hil kanpaiak joko dituzte. Pasai Antxon, aldiz, elkarretaratzea deitu dute Biteri plazako frontoian, 12:30ean.

Azaroak 30eko Greba Feminista Orokorra

Azaroaren 25eko programazioaren barruan Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrari keinu egin diote antolatzaileek. Zaintzak, erdigunera! Greba feministarantz! izenburupean, zaintzaren gaiari buruzko jardunaldia ondu dute Pasai Antxoko Kultur Etxean, hilaren 27ko arratsalderako. Kafe tertulia eta mahai inguru ireki bat antolatu dituzte.

Jarduera guztietarako sarrera librea izango da, edukiera bete arte. Informazio gehiagorako 943 34 40 34 / 911 telefonoa eta helbide elektronikoa jarri dituzte herritarren eskura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.