Afari elegantea antolatu du Biyurrieneak
Gazte aisi taldeak afaria antolatu du hilaren 24rako. Sarrerak salgai daude, Sorgin tabernan; hilaren 21a izango da eskuratzeko azkeneko eguna.
Biyurrienea gazte aisi taldeak proposamen baten berri eman du: Afari Elegantea antolatu dute hilaren 21erako.
Haurtzaro Ikastolako jangelan izango da afaria, hilaren 24an (ostirala izango da). Sarrerak Sorgin tabernan daude salgai, 15 euroan. Hilaren 21ean —datorren asteartean— kenduko dituzte txartelak.
Norbaitek alergiaren bat balu, edo menu begetariano edo beganoa nahiko balu, Biyurrieneak mesedez eskatu du aldez aurretik abisatzeko, beraien sare sozialen bitartez.
Biyurrieneak baldintza bakarra jarri du bazkarira joateko: dress code elegantea izatea. Egunerokoan baino —are— gehiago, alegia.