Argien ohitura beste batengatik aldatuko dute aurten: material jasangarriarekin egindako apaingarriak. Horiek sortzeko bi saio antolatu dituzte.
Herritarren eta herriaren zaintza, krisi klimatikoa, euskara eta berdintasuna dira ardatzak. Kontuak osatzeko "muga handiak" izan dituztela jakinarazi dute.
Artzai Onean izango da lehen emanaldia, larunbatean 20:00etan; bigarrena Fatima Andra Mariaren elizan izango da, hilaren 24an, 20:30ean.
Euskal Herri osoan 14.000 izan dira osotara saldu direnak. Aurten hamar bete ditu egitasmoak. Hamar urtean bi milioi euro bildu dituzte.
Ordenantzaren betetze maila aztertu du udalak, eta "modu positiboan" baloratu; izan ere, ostalarien %74k zuzen betetzen du. Arauak urratzea 650 eta 4.500 euro arteko isunekin zigortuta dago.
Gure Zumardian eta Ibaiondo pilotalekuaren inguruan zeuden aisialdiko instalazioak Biterin birkokatu dira. Topoa lurperatzeko lanek eragindako aisia espazio ezari erantzun dio udalak.
Larunbatean egingo dute Gabierrotako adinekoen egoitzaren aurrean, 11:00etan.
Aingeru Oiartzabal psikologo oiartzuarrak hitzaldia emango du ostiral arratsaldean, Killirikuperen ahalduntze eskolaren barruan.
Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan tailerra antolatu du hilaren 19an, igandea.
Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen azaroko saioa izango da hilaren 18an. Jon Ander Alonsorena da antzezlana.
Lehen bideo erronkari berri hilaren 13an eman zuen Julen Castillo aktoreak. Bigarrena otsailean azalduko du.
Hilaren 30eko Greba Feminista Orokorra gainean da, eta egun horren lanketaren harira, argazki kolektiboa aterako dute larunbatean Biteri plazan, 12:00etan.
Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, hilaren 26an, 11:00etan, itsas hondakinen bilketak egingo dira aldi berean Gipuzkoako sei udalerritan, tartean, Pasaian eta Hondarribian.