Greba feministaren harira, elkarretaratzea

Larunbatean egingo dute Gabierrotako adinekoen egoitzaren aurrean, 11:00etan.

Zaintza jarri du erdigunean azaroaren 30eko greba feminista orokorrak. Horrekin lotuta, eta grebaren atariko, elkarretaratzera deitu du mugimendu feministak larunbatean—hilak 18— Gabierrotako adinekoen egoitzaren aurrean.

Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. Elkarretaratzea, 11:00etan izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.