'Tempus Fugit' antzezlana, igande arratsalderako plana

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen azaroko saioa izango da hilaren 18an. Jon Ander Alonsorena da antzezlana.

tempus fugit Jon Ander Alonso da antzezlanaren sortzailea, eta aktore lanak ere egiten ditu.

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen ikasturteko hirugarren saioa izango da datorren igandean, hilak 19. Tempus Fugit antzezlana taularatuko dute Landetxen, 19:00etatik aurrera.

Sarrerak udalaren horretarako webgunean eskura daitezke, 10 euroan.

Jon Ander Alonso donostiarrak sortu du antzezlana, eta bera da aktorea.

Sinopsia

Espazio itxi batean, burmuin bat, eta bertan pentsamendu bat irten ezinik. Pentsamendu honen bitartez denbora eta espazioaren arteko bidai batean murgilduko gara, iraganera baino baita ere etorkizunera.

Horretarako pentsamendu honek memoriaz baliatuko da, indibiduala zein kolektiboa, denboraren inguruko galderak airera botatzeko, existentziaren inguruko gogoetak egiteko, gehienetan erantzun argirik jaso gabe. Amesgaiztoak, oroitzapen sentsorialak, obsesioak eta ametsak dira pentsamendu honen alderdi batzuk.

Eta guzti honen hari nagusia Bruselako aireportua izango da. Eta hegazkin bat, hegaldi bat. Aireportu bat “ez-leku” bat bezala. Denbora eta espazioa zintzilik gelditzen diren leku bat bezala. Leku horretan hasten da dena eta leku horretan amaitzen da dena, denboraren kontzeptu lineala apurtuz… Goikoa bezalakoa da behekoa, eta hasiera eta bukaera prisma desberdinetako puntu berdinak dira.

Fitxa teknikoa

Ideia eta kontzeptua: Jon Ander Alonso

Zuzendaritza: Espe Lopez

Aktorea: Jon Ander Alonso

Bideo sorkuntza: Cesare Maglioni eta Hotaru Visual Guerrila

Argi diseinua: Miriam Ubanet

Unibertso sonoroa: Paula Olaz

Jantzigintza: Ane Urtizberea

Eszenografia: Benja Reformas eta Alvaro Ledesma

Ekoizpena: Ze Onda Antzerkia


Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.