Argazki emanaldia Urdabururen egoitzan
Nepalen egindako trekking zirkularrean bildutako hainbat bazkideren argazkiekin egingo dute emanaldia.
Urdaburuko bazkide diren Jon Unzuetak, Jon Zumalabek, Amaia Elizondok, amaia Antolinek, eta Juan Esteban Agirrek argazki emanaldia egingo dute mendizale elkartearen egoitzan hilaren 23an. Iaz Nepalen egindako trekking zirkularrean ateratako argazkiak izango dira ikusgaia. Pqkhara hiritik abiatuta, Manange eta Tilicho monasterioa bisitatu, eta Thoron de Pass (5.416 metro)trekkingeko punturik altuenera iritsi ziren eta hasiera puntuan amaitu hainbat herri igarota.
Emanaldia 19:00etan izango da. Horrekin batera, argazki erakusketa ere jarri dute Urdabururen egoitzan; astearte eta ostegunetan bisita daiteke, 19:00etatik 21:00etara.