Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Biteri plazak jolasgune berria du behin-behinean

Gure Zumardian eta Ibaiondo pilotalekuaren inguruan zeuden aisialdiko instalazioak Biterin birkokatu dira. Topoa lurperatzeko lanek eragindako aisia espazio ezari erantzun dio udalak.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/11/15

Pasaiako udal gobernu taldeak Pasai Antxoko Gure Zumardian eta Ibaiondo pilotalekuaren inguruan zeuden zabuak eta aisialdiko instalazioak behin-behinean birkokatu ditu Biteri plazan, lehen alkateordetza zegoen lurzoruan.

Atzo hasi ziren parke berria sortzeko lanekin, eta aurreikuspenen arabera, aste bukaerarako erabilgarri izango da haur eta familiei begirako aisialdiko eremu berria.

Topoa lurperatzeko jarduketen barruan, aipatutako jolasguneetako instalazioak kendu eta biltegiratu egin ziren. Horiek Biteri plazan behin-behinean birkokatzeaz gain, bi edo hiru banku ezarriko dira eremu horretan.

Parkea birkokatzeaz gain, udalaren asmoa da Ibaiondoko zabalguneko foot-ponga eta kanasta ere Biterin jartzea. Bi instalazio horiek obren eremuan daude, eta zerbitzuetako langileek egiaztatu beharko dute birkokatzeko moduan dauden.

Lanen aurrekontua 13.733, 50 eurokoa dela jakinarazi du udalak, BEZ barne. Kopuru horrek barne hartzen ditu Gure Zumardiko instalazioak desmuntatzeko eta Biterin birkokatzeko lanak. Horrez gain, Biteri plazan egokitutako eremuan kautxuzko lurzoru berria ere jarriko da. Jarduketa hori ere aurrekontuaren barnean sartzen da.

Udalak nabarmendu du Biteriko eremuaren sorrera “behin-behinekoa” dela. Birkokatze horren helburua da Pasai Antxoko haur eta familientzako aisialdi eta hedapen espazio bat sortzea, “obren ondorioz sortu den jolaserako espazioen gabezia arintze aldera”.

Udala jakitun da egun Biteri plaza dela Antxoko “ekitaldi eta ospakizun gehienak har ditzakeen eremu bakarra”. Hori dela eta, obrek okupatzen dituzten eremuak libratu arte, “haurren aisia eta herri ospakizunak” bermatzeko apustua egin nahi du udalak.

Parkea birkokatzeko erabakiak egungo udal gobernua osatzen duten alderdiek hauteskunde kanpainan Antxoko hainbat bizilagun, eragile eta elkarterekin hartutako konpromisoari erantzuten diola adierazi du udal erakundeak. Eragile eta elkarteek salatu zuten, topoa lurperatzeko obrengatik, barrutian ez zegoela aisia eta hedapen espaziorik, eta zeudenetako batzuk “egoera kaskarrean” zeudela.

Parkeen egoeraren azterlana

Udal gobernuak jakinarazi du Pasaiako parkeen egoerari buruzko txosten bat eskatu ziola Zerbitzu sailari. Txosten horretan herriko jolasguneen egoera eta beharrak jaso dira.

Antxokoaren ondoren, San Pedron gauzatuko da hurrengo jarduketa. Hainbat gurasok kezka adierazi dute bertako parkeko lurraren egoerarekiko, “haurrentzako arriskutsua” izan daitekeelakoan. Egoera horri erantzuteko, 8.000 euro inguruko inbertsioa egingo du udalak parkea altxa eta homologatutako lurzoru berri bat jartzeko, “istripuak ekiditeko” helburuarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.