Altzateko teilatua berritzen ari dira
Lau bat hilabetez iraungo dute herriko igerilekuko goialdea konpontzeko lanek, baina azpiegitura ez dute itxiko.
Altzate igerilekuko teilatua biziberritzeko lanak abian direla jakinarazi du udalak. Hango hegaleko panelak zaharkituta zeuden, eta horiek aldatzen hasi dira langileak.
Lau hilabeteko iraupena izango dute lanek. Bitarte horretan, ordea, Altzatek zabalik jarraituko du, ohiko funtzionamenduarekin.