Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Lau ardatzeko aurrekontu proposamena landu du udal gobernuak

Herritarren eta herriaren zaintza, krisi klimatikoa, euskara eta berdintasuna dira ardatzak. Kontuak osatzeko "muga handiak" izan dituztela jakinarazi dute.

Mikel Arruti alkatea eta Iker Salaberria zinegotzia, udal kontuen aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/11/15

EH Bilduren udal gobernu berriak bere lehen aurrekontu proposamena landu eta aurkeztu du. Udalaren 2024rako bideorria markatuko duen agiriak lau ardatz izango dituela jakinarazi dute: herritarren eta herriaren zaintza, krisi klimatikoa, euskara, eta berdintasuna. Osotara 10,6 milioi euroko kontu proposamena da 2024rako landutakoa; aurtengoa 10,12 milioikoa da. Proposamena gainontzeko udal taldeetako ordezkariei aurkeztu diete, haien ekarpenen zain daude orain. Edonola ere, kezka mezua zabaldu dute proposamenaren aurkezpenean: “Aurrekontuak osatzerakoan muga handiak izan ditugu udaleko hainbat kontraturen, pertsonal gastuen eta aurrez lotutako inbertsioen egoerak direla eta”.

Muga horiek azaltzea beharrezkoa da 2024ko kontuen nondik-norakoaren zati bat azaltzeko. Hala, udal gobernuak adierazi du kale garbiketaren eta lorezaintza zerbitzuen kontratuak “aspaldi” bukatuta zeudela: “Zerbitzu horien antolaketa eta funtzionamendua berraztertu ondotik, kontratuak berrituko eta indartuko dira datorren urtean. Zerbitzu horiek modu irregularrean garatzen ari ziren. Udaleko kontratu handienak izanik, hori guztia erregularizatzen eta zuzentzen joateko, Lezoko aurrekontuetan zerbitzu horien kostuak eguneratu behar izan dira, eta horrek eragin nabarmena izan du”. Kontratua agortuta zuten zerbitzuen artean, kiroldegikoa ere aipatu dute gobernukideek. Gainera, pertsonal gastuek eta oinarrizko zerbitzu horien kostua (urteroko gastu finkoak dira) aurrekontu osoaren %80 direla zehaztu dute. “Gauzak horrela, iniziatiba berrietarako edo inbertsioak egiteko aukerak dezente mugatuta daude gaur-gaurkoz”, adierazi du Mikel Arruti alkateak.

Ardatzak
Lau ardatzetan sakondu dute gobernukideek. Herritarren zaintzaren alorrean %25eko igoera aurreikusi dute egoera zaurgarrian dauden lezoarrei arreta emateko. Bestalde, tren geltokira bidean den eraikinean bazterkeria egoeran daudenentzako eguneko zentroa sortzea dute asmo, eraikin hori eraberrituz Pasaiako eta Oiartzungo udalekin lankidetzan. Gainera, herritarren errentaren azterketa prozesua egin nahi dute, “zerga ordenantzak eta horren barruan martxan jarritako hobari sistema hobetzen eta zabaltzen jarraitzeko”.

Haurren eta nerabeen ongizatea. Horri arreta berezia jarri nahi dio udal gobernuak 2024ko aurrekontuak tresnatzat izanik. Bide horretan, herriko jolas parkeak eraberritzeko eta horien mantenurako partida handitu dela azaldu du Iker Salaberria zinegotziak, eta hori gauzatze bidean parte hartze prozesua abiatuko dutela: “Horrela, Lezoko belaunaldi berriekin hartu-emanean dauden eragile guztien artean, herriko haur eta nerabeen sozializazio eta hezkuntza prozesua hobetzeko bidea jorratuko da”. Oinherriko kide egin berri da udala.

Larrialdi klimatikoaren lanketarekin lotura, berritasuna dago jasota aurrekontuetan: gaian aditua den teknikaria kontratatuko dut udalak urtebeterako, Lezoko Udaleko energia ea aldaketa klimatikoko plana egiten hasteko. “Bizi dugun krisi klimatikoari erantzutea gaur egun dugun erronka handienetakoa da”, esan du alkateak.

Euskaran, berriz, anbizio handiko egitasmoa dute esku artean: Euskararen Plan Estrategikoa egitea herritarren eta eragileen parte hartzearekin, eta horren lagungarri izan dadin, Lezo Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide izatea.

Feminismorako diru gehiago: sail horretara bideratutako diru partida %33an haziko dela iragarri du udal gobernuak, “saila dagokion garrantzia izaten has dadin”.

Gastuak arrazionalizatu
Horrekin batera, langileen gastuak arrazionalizatzeko beharra nabarmendu du EH Bilduren udal taldeak. Horretarako, besteak beste, aurreko legegintzaldian hainbat langileri onartutako ordainsari osagarriak (35.000 euro), bai eta alkateak zuen aholkulari postua ere (27.000 euro) bertan behera uztea proposatu du. “Horrekin batera, soldaten inguruan aurrera begira hartu beharreko erabakiak definitzeko, datorren urtean lanpostuen azterketa prozesua egitea aurreikusi dugu”.

Gobernu talde berriaren lehen aurrekontuak dira honakoak. “Horiek lantzeko izan dugun denbora tartea zein aurrez aipatutako egiturazko mugak aintzat hartuta, ezin izan ditugu nahiko lituzkeen proposamen guztiak bertan jaso. Edozein kasutan, aldaketak egiten hasiak gara, eta seguru gaude hurrengo urteetan aldaketa horiek nabariagoak izango direla”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.