Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Santa Zezilia egunaren harira hitzordu bikoitza du EMKE Bandak

Artzai Onean izango da lehen emanaldia, larunbatean 20:00etan; bigarrena Fatima Andra Mariaren elizan izango da, hilaren 24an, 20:30ean.

Otxoa, Gartzia, Aierdi eta Loiarte gaurko agerraldia egiterakoan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/11/15

Hilaren 22an izango da Santa Zezilia eguna eta  horren harira, hitzordu bikoitza izango du EMKE Bandak. Lehena, larunbatean izango du (hilaren 18an), Donostiako Artzain Onaren katedralean 20:00etan. Bigarrena, Fatima Andra Mariaren elizan izango da hilaren 24an, ostirala, 20:30ean. Donostiako Mariaren Bihotza abesbatza, Hondarribiko Eskifaia abesbatza eta Ana Otxoa Pando sopranoarekin batera ariko da musika banda bi emanaldietan. 

Bi kontzertuen xehetasunak gaur eguerdian egindako agerraldian eman dituzte Alain Aierdi EMKE Banda eta Mariaren bihotzaren abesbatzako zuzendariak, Edurne Loiarte abesbatza horretako lehendakariak, eta Ana Otxoa sopranoak. Bietan, zuzendari, Aierdi.

Musikari zein kantariek arreta handiz prestatu dituztela bi kontzertuak esan du Aierdik, “egitarau exijentea eta, zalantzarik gabe, bertaratzen diren guztien gustukoa izango dena. aukera paregabea izango da  hiru musika ahots talde hauek elkarrekin entzuteko”. Artzain Onean joko duen lehen aldia izango du EMKE bandak larunbatekoa.

Bi kontzertuak doakoak izango dira, baina larunbatekoa, solidarioa izango da, Munduko Begiak GKEri eskainiko diote kontzertua. behar gehien duten herrialdeetan begi osasunaren gaineko formakuntza, interbentzioak eta zainketa egiten dituzte, “30 eurorekin lauzpabost interbentzio egiteko gai dira, edozein ekarpen txiki, beraz, ikaragarria da haientzat”.

Abesten 70 lagun inguru ariko dira bi abesbatzetako kideak kontatuta, “koro nahiko handia izango da beraz, eta guretzat, EMKErentzat luxua da beraiekin batera aritzea”. Bi atal izango dituela kontzertuak azaldu du Aierdik, “lehen atalean musika banda bakarrik ariko da, eta atal motza izango da. hamar minutuko obra izango da, indar handikoa, baina laburra esna moduan”.

Bigarren zatia abesbatza eta solistarekin izango da eta denak obra erlijiosoak izango direla azaldu du, “ez liturgikoak, baina gaitegi erlijiosoa dutenak. Jendeak oso gustura hartuko du eta gozamena izaten ari dira entseguak”.

Proiektua “handia eta polita” dela euren tamainako abesbatza batentzat esan du Loiartek, “guk a capella edo organoz lagunduta abestu ohi dugu. Urtean behin Donostiako Udal Txistulariekin egiten dugu Gabonetako kontzertua baino, horrelako banda handi batekin ez gaude ohituta, Errenteriako Musika Bandarekin are gutxiago. Errenteria beti izan da abesbatzentzat erreferente bat, finean, lan handia egiten da arlo horretan. Bandak proiektu oso handiak egiten ditu. Guretzat, beraz, pribilegioa da bi kontzertu horietan aritzea”.

Otxoak ere eskerrak eman ditu aukerarengatik. Carmina Burana lana egin zuen iaz musika bandarekin batera eta emaitza “oso polita” izan zela esan du. lehen aldia izango du bi abesbatza horiekin batera ariko dena, “hemengo abesbatzen kultura ikaragarria da. Jende guztia animatu nahi dut kontzertuetara, errepertorioa oso polita delako eta hunkigarria”.

Maite Gartzia kultura zinegotziak ere hartu du parte agerraldian eta bandari egiten duen lan “handia” eskertuta eta herritarrek sentitzen duten “harrotasuna2 nabarmen jarrita, emanaldiez gozatzera deitu du. Sarrera, esna moduan, doakoa da bi emanaldietarako aforoa bete arte. Larunbateko kontzertuan, 700 leku izango direla aurreikusi dute; hilaren 24koan, berriz, 500.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.