Atrakzio parke bihurtuko da Errenteria-Orereta
Errenteria-Orereta atrakzio parke bihurtuko da 2024ko inauterietan, aukera horrek jaso baititu boto gehien.
Herriak erantzun du. Proposamen zerrenda ondu zuen Inauterietako jai batzordeak, eta dagoeneko erabaki dute prozesuan parte hartu nahi izan duten herritarrek zertaz mozorrotuko duten udalerria 2024ko inauterietan. Errenteria-Orereta atrakzio parke bihurtuko da 2024ko inauterietan, aukera horrek jaso baititu boto gehien.
503 boto jaso dituzte denera. Emaitza, ondokoa: Atrakzio parkeak 142, musikak 70, munduko kulturak 27, drag queen 122, plagak 19, munduko inauteriak 51, eta baliogabeak 72 izan dira.
Dei berezia egin die inauterietako jai batzordeak taberna, saltoki, kuadrilla eta norbanakoei atrakzio parkeen gaia ardatz hartuta euren mozorroa prestatzeko garaian. Egitarau zabala eta anitza osatzeko lanean ari direla jakinarazi dute bestalde, “herritar guztien gozamenerako”.