Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Errenteria-Orereta Arigune dela erakutsiko dute

Abenduaren 3a, Euskararen Egunaren harira, egitarau zabal eta bateratua osatu dute Errenteriako Udalak eta hainbat eragilek aurreko urteetako bideari jarraituz.

Eragileak eta udal ordezkaria Euskararen Egunaren harira ondutako egitaraua aurkezteko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/11/16

Abenduaren 3a, Euskararen Egunaren harira, egitarau zabal eta bateratua osatu dute Errenteriako Udalak eta hainbat eragilek aurreko urteetako bideari jarraituz. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea, Xenpelar Bertso Eskola, Xenpelar AEK Euskaltegia, Udal Euskaltegia, Herri Arte Eskola, Udal artxiboa, Udal Biblioteka, Kantu jira, Badalab, Ikuska Sariak, OzZinema, Talaios koop, Zituene pasta obradorea, Idoia Lizeaga artista, Niessen elkartea, eta Oarsoaldeko Euskara Batzordea, eskuz esku aritu dira egitaraua ontzen eta gaur eman dute prestatutakoen berri.

Antolatutako ekintzekin, Errenteria-Orereta Arigune dela erakutsi nahi dutela esan dute Koldo Mitxelena euskararen arkitektoaren itzalera jo dute aurkezpena egiteko gaur. Izan ere, eragile guztiak Mitxelenaren omenez Agirre Lehendakariaren plazan dagoen eskulturapean bildu dira.

Leire Mazizior Hizkuntza Politiketako zinegotziak aitortu du egitarauaren atzean izan den elkarlana, “eragile guztion artean adostu eta osatu dugu hilabete honetan zein abenduan zehar egingo ditugun ekintzen egitaraua”. Ekintza denak doakoak izango dira, baina batzuetan aforo kontuak direla medio, izena eman beharko da parte hartzeko.

Hamaika ekintzekin osatutako hilabeteko egitaraua

Askotariko egitaraua, “adin guztietako herritarrei begirakoa”, gainera Maziziorrek esan duenez. Bereziki hitzaldi bati erreparatu dio zinegotziak: Zer etxeko lan egin behar ditu hezkuntzak gazteak euskalduntzeko? Iratxe Retolaza Gutierrez Literatur kritikaria eta ikertzailea, eta Euskaltzain urgazlea izango da hizlari. “Irakasleei zuzenduta dago, baita gurasoei ere, egunerokoan baliabide gabe gelditu ohi garelako eta aurkitzen ditugun oztopo horien aurrean zer eta nola egin jakiteko gakoak emango dizkigu, eta oso erabilgarria izango dela zentzu horretan uste dut”.

Hitzaldira bertaratzeko deia, hilaren 29an izango da Joxepa Antoni Aranberri anitzenean 18:30ean, baita antolatutako beste guztietara ere. Tartean, beste hitzordu bat ere aipatu du Maziziorrek: Gaitu ekitaldia. Herritarren ahotsak grabatzen dabil iniziatiba hori, eta abenduaren 2an Zumardian izango da. Adimen artifizialak euskaraz egin dezan erronka da Gaitu: “Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako herritarren ahotsak grabatzen ari dira iniziatibaren barruan, zenbat eta gehiago, orduan eta hobe”. 12:00etan jarri dute zita eta Maziziorrek herritar guztiak deitu ditu parte hartzera ere, “milaka ahots behar ditugu erregistroa sortzeko. Euskal herri osoan ari dira, eta guk ere egin nahi dugu bat”.

Musika, bakarrizketak, babarrun jatea, afaria, ipuin kontaketa, Oarsoarrak sariak, kantaldia, grafiti tailerra, bertsolaritza, pasta fresko tailerra,  magia ikuskizuna, dokumentala… hamaika ekitaldi izango dituzte herritarrek eskura bihartik hasi eta abenduaren 17ra arte.

Euskararen Egunaren harira ondutako egitaraua

Azaroak 17, 24, abenduak 1

  • 19:00etan Xenpelar etxean. XXVII Xenpelar saria. Kanporaketak. Antolatzailea: Xenpelar Bertso Eskola

Azaroak 17, 18, eta 19

  • Ostiral arratsaldeko 17:00etatik hasita. Ihes gela. Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa. 17. Logela izeneko ihes gela ibiltaria egongo da ikusgai. hura ezagutu eta esperientziarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Zumardian hartuko du ostatu ihes-gelak, Izen-ematea beharrezkoa.

Azaroak 20

  • 09:30 Niessen kultur aretoa. Ikuska Sariak. Antolatzailea: Pasaiako Udala eta Oarsoaldeako euskara batzordea. Euskaraz egindako film labur onenaren saria erabakiko dute euskaltegietako ikasleen artean. Ekitaldi hau euskaltegietako ikasleei zuzendua dago.

Azaroak 22

  • 18:00 Orereta ikastola, Esmalteria. Euskahalduntzen tailerra. Antolatzailea: Orereta ikastola eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea. Euskal hiztunei zuzendutakoa saioa da, eta euskaraz gehiago eta erosoago egiten laguntzea izango du helburu.
  • 18:30 Joxepa Antoni Aranberri Anitzenean. Bilduma aldizkariaren aurkezpena. Antolatzailea: Errenteriako Udala. Errenteriak Industrializazio garaiko etxebizitza eta auzoen azterketa eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen ikuspegitik

Azaroak 23

  • 9:30 Joxepa Antoni Aranberri Anitzenean Euskaltegietako ikasleen irakurketa saioa
    Antolatzailea: Errenteriako udala eta euskaltegiak. AEK eta Udal Euskaltegiko ikasleak bilduko dira euskara praktikatzeko. .Printze txikia liburua irakurriko da.
  • 18:00 Reina aretoa. Adimen artifiziala: erabiltzen hasteko lehen urratsak. Antolatzailea: Talaios. Sare sozialetan euskaraz aritzeko tresnen aurkezpena.

Azaroak 24

  • 17:00 Tailerrak: Zituene obradorean pasta freskoa ekoiztea. Pasta freskoa ekoizteko sekretuak Zitueneko arduradunen eskutik. Izen ematea: Udal Hizkuntza Politika sailean. Merkatuzar
  • Erdiko kalea 15 Idoia Lizeagaren eskutik Land art. Testurak ezagutzea. Testuren ezagutzan sakontzeko tailerra. Izen ematea: Udal Hizkuntza Politika sailean. Merkatuzar
  • 21:00 Kantu afaria. Antolatzailea: Niessen elkartea

Azaroak 26

  • 17:00 Koldo Mitxelena ikastetxearen patioa. Eleder magoaren ikuskizuna. Antolatzailea: Errenteriako Udala

Azaroak 28

  • 9:30 Niessen. Baga biga. Euskal kantagintzaren historia musikatua. Euskaltegietako ikasleei zuzendua.
    Antolatzailea: Oarsoaldeko Euskara Batzordea.
  • 19:30 Niessen zinemak Arnasa betean, (Dokumentala) Emakume zinegileak. Antolatzailea: Ozzinema

Azaroak 29

  • 17:00 Niessen. Baga biga. Euskal kantagintzaren historia musikatua. Euskaltegietako ikasleei zuzendua.
    Antolatzailea: Oarsoaldeako Euskara Batzordea.
  • 18:30 Joxepa Antoni Aranberri anitzenea. Hitzaldia: Zer etxeko lan egin behar ditu hezkuntzak gazteak euskalduntzeko? Hizlaria: Iratxe Retolaza. Antolatzailea: Errenteriako udala

Abenduak 1

  • 18:00 Joxepa Antoni Aranberri anitzenea. Tote bag poltsak margotzeko tailerra. Antolatzailea: Lau haizetara
  • 18:00 Joxepa Antoni Aranberri anitzenea. Grafiti tailerrak. Antolatzailea: Kuadrilategi
  • 18:30 Zumardia. Kantaldia trikitixa eta dultzaina ikasleen eskutik. Antolatzailea: Herri Arte Eskola
  • 19:00 Landetxe-Oiartzun. Oarsoarrak sariak. Euskararen praktika onak saritzen dituen jardunaldia.
    Antolatzailea: Oarsoaldeako Euskara Batzordea

Abenduak 2

  • 11:30 Lekuona fabrika. Plaza txikia. Ipuin kontaketa familian. 2-5 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta. Antolatzailea. Udal liburutegia.
  • 12:00 Zumardia Gaitu ekitaldia. Makinak hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Antolatzailea: Errenteriako Udala
  • 19:00 Niessen aretoa. Bagoiaz. Umorezko bakarrizketak, esketxak eta antzerki piezak. Barrexerka konpainiaren eskutik. Antolatzailea: Errenteriako udala.

Abenduak 3. Euskararen Eguna

  • Euskararen egunean bertan zenbait ekimen antolatu dira. 12:00 Kantu jira, herriko txistularien bandaren eskutik. Ibilbidea: herrian zehar.
  • 14:00 Jose Luis Caso aretoa. Herri bazkaria Sarrerak salgai: Sindikato eta Arkaitza tabernetan. Antolatzailea: Lau Haizetara Euskaldunon Topagunea
  • 17:00 Cristobal Gamon ikastetxearen patioan. Pontx pailazoa. Publiko guztiei irekia. Antolatzailea, auzo elkartea, Errenteriako udala.

Abenduak 8

  • 17:00 Niessen aretoa. XXVII Xenpelar sariak. Finala. Antolatzailea: Xenpelar bertso eskola. Sarrerak

Abenduak 17

  • 12:30 Niessen aretoa. Euskal mitologiako kondaira musikatua. Antolatzailea: Herri arte eskola.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.