'Mierda de ciudad' antzezlana, hilaren 26an Juanba Berasategin
Olatz Gorrotxategi zuzendariaren 'Mierda de ciudad, la historia del rock radical vasco' emanaldia antzeztuko dute Donibanen, 19:00etan. Sarrerek 10 euroko prezioa dute.
Argazkia: Olatz Gorrotxategi. Hilaren 26an antzerkizaleek hitzordua dute, Olatz Gorrotxategi zuzendariaren Mierda de ciudad, la historia del rock radical vasco emanaldia antzeztuko baita Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Emanaldia gaztelaniaz izango da. Sarrerek 10 euroko prezioa dute, eta online edo aretoko leihatilan eskura daitezke.
Sinopsia: Porrotari buruzko obra. Kolonoen karabanak, hasteko leku hobe baten bila. Bere lekua bilatzen duen belaunaldi bat. Punka iritsi da. Duelua. Westernaren isiltasun existentziala.
