Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Bideoa eta argazkiak] Pasaian, euskarak badu sarea

Bokaleren I. Topaketa egin zuten atzo Antxoko Kultur Etxean. Pasaiako euskararen ekosistema saretzen ari direnena izan zen ilunabarra.

Ekitaldiaren bukaerako talde argazkia
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2023/11/16

Sareak gauzak hartzeko, gordetzeko, garraiatzeko izan daitezke. Zuloak dituzte, baina egitura trinkoa dute, batuta daude soka zati den-denak. Sareek segurtasun funtzioa bete dezakete aldi berean, noizbait norbait edo zerbait amildegira erortzea eragotzi dezakete, adibidez. Atzo Jaime Altuna Gizarte Antropologo hondarribiarrak adierazi zuen, hark egindako tesian oinarrituta, euskarekin haur eta gazteek funanbulista izatearen sentsazioa dutela, euskararen eta erdaren artean oreka zail horretan dabiltzala, eta agian, maizegi, hizkuntzaren erabileran ahalegin gehiegizkoa eskatzen zaiela ez dagozkien ardurak egotziz; baina azpian sarea dute. Pasaian, sarearen kontzeptua era integralean dute barneratuta. Integraltasun hori azalera atera zen atzo arratsaldean Antxoko Kultur Etxean: Bokaleren I. Topaketa egin zuten. Teo Alberro alkateak eta Laura Re Euskara zinegotziak eman zioten testuingurua bilkurari.

Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea da Bokale. Bertan, askotariko alorretan dabiltzan herritarrek dute ordezkaritza. Pasaiako Udalaren Euskararen II. Plan Estrategikoaren barrukoa da lantaldea. Atzo, egiten ari direnaren berri emateko eta hainbat aitortza egikaritzeko bildu ziren bertako partaideak, eta euskalgintzarekin era batera edo bestera bat egiten duten pasaitarrak, Antxo erdialdeko aretoan. Lepo bete zen. Euskararen biziberritzean lanean ari diren ordezkariak elkartu, herrian egiten ari diren lanaren berri eman, eta haien lanari balioa eman zitzaion atzokoan.

Aitortzak. Herriko Mintzalagun egitasmoko kideek, nahiz Pasaiako barrutietan Gau Beltzak antolatu zituztenei oles egin zieten atzo. Hitzekin eta oroigarriekin. Pasaiako euskararen ekosistemaren alde egindakoa aitortu zieten atzo dozenaka pasaitar euskarara eta euskaratik saretu dituzten bi egitasmo horiei. Bakoitzak bere erara, Pasaian euskararen normalizazioan bidea egitea aitortu zieten atzokoan. Mari Luz Etxanizek egindako margolana, Eider Perezen bertso batekin, eman zizkieten.

Egindakoak. Bokaleren barruan, arlokako lanketak garatzen ari dira. Horiek aurrera eramaten ari direnek euren testigantza eman zuten. Erronkak, beharrak, desioak, egindakoak, elkarlanak, lehentasunak edo hartutako konpromisoak azaldu zituzten. Haur-gazteen aisia eremuan dabiltzanek, euskaltegietako ordezkariek, ikastetxeetako kideek, lan mundukoek, merkatariek, gazteek, edo euskarari bultzada emateko barrutietan lanean dabiltzan eragileek eman zituzten testigantza horiek. Egindakoaz, eta egiten ari direnaz aritu ziren. Eragiten jarraituko dute.

Jaime Altunak bere hitzaldiaren hasieran Pasaiako errealitate soziolinguistikoa ulertzeko hainbat datu eman zituen. Horietako bat da herrian euskaldunen kopurua bikoiztu egin dela azken hamar urtean, hain zuen Pasaiako Udalak lehen plan estrategikoa abian jarri zuenetik. Sarea badago, beraz. Orain, sare horren zuloak murriztarazteko bidea da egin beharrekoa, sarea salbaziorako baino, elkar euskaraz aritzeko eta bizitzeko izan dadin.

Ondokoak atzoko hainbat irudi eta bideoa dira. Ikus-entzunezkoaren protagonistak Antxoko Gau Beltzaren zati izan ziren haurrak dira, dantzan.

Pasaia. Bokaleren I. Topagunea (2023-11-15)

bokale.haurrak
bokale.haurrak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.