Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Poesia Kaiak ukitu galiziarra izango du

Poesia Kaia egitasmoaren hirugarren ekitaldia egingo da hilaren 21etik 25era. Lau ekitaldiz osatutako programa eraiki dute. Aurelio Agirre Galarraga idazle eta poeta galiziarrari omenaldia egingo zaio, bere ama, Josefa Galarraga Etxebeste, lezoarra baitzen.

Mikel Del Val Garcia
Lezo
2023/11/16

Poesiak Lezo hartuko du hurrengo astean, Poesia Kaia egitasmoaren hirugarren ekitaldia egingo baita hilaren 21etik 25era. Orotara, lau ekitaldiz osatutako programa ondu dute antolatzaileek, Gezala Auditoriumean eta Kultur aretoan gauzatuko direnak. Gaur goizean aurkeztu dute aurtengo ekitaldia Kultur aretoan Aitzol Saizar Lezoko Udaleko Kultura zinegotziak, Xanti Val Lezoko Udaleko Kultura teknikariak, Juanra Makuso Poesia Kaiaren sortzaileak eta Xose Estevez historialari galiziarrak eta topaketaren parte hartzaileak.

Saizarrek aitortu du “ohore bat” dela poesia Lezora ekartzea eta hari txoko bat eskaintzea. Aurtengo ekitaldiak berritasun nabarmen bat duela iragarri du Kultura zinegotziak, Aurelio Agirre Galarraga idazle eta poeta galiziarrari omenaldia egingo baitzaio. Idazle horri aitortza egiteko arrazoia da bere ama, Josefa Galarraga Etxebeste, lezoarra zela. Egoera hori baliatua, hilaren 21eko eta 22ko jarduerak haien omenezkoak izango direla aurreratu du Saizarrek, eta Galiziatik etorritako jendea izango da Lezon.

Alde batetik, hilaren 21ean, Adolfo Muinosek Aurelio Agirre Galarraga poetaren hitzaldia emango du Kultur aretoan, 19:00etan. Muinos pedagogoa eta Rianxoko alkate ohia da.

Bestetik, hilaren 22an, Xose Estevez historialariak galegoz eta Antton Kazabon idazle oiartzuarrak euskaraz, poesia errezitaldi musikatua eskainiko dute Gezala Auditoriumean, 19:00etan. Estevezek eta Kazabonek Aurelio Agirreren, Rosalia de Castroren, Antton Kazabonen eta Lander Zurutuzaren poemak errezitatuko dituzte. Suo Gan talde oiartzuarra arduratuko da musikaz.

Aurtengo Poesia Kaiak ukitu galiziarra izango du, eta Xose Estevezek Lezo eta Galiziaren arteko harreman hori nondik datorren azaldu du. Duela hiruzpalau urte, hitzaldia emango duen Muinosek Estevezi esan zion Aurelio Agirre poeta galiziarraren ama lezoarra zela. Estevezek onartu du harentzat “sorpresa handia” izan zela berri hori; izan ere, Manuel Martinez Murgia idazle galiziar “handiaren” ama, Kontxa Murgia Egaña, oiartzuarra zen. Bi emakumeak, gainera, adin bueltakoak ziren, eskualde berekoak, eta Santiago de Compostelan (Galizia) bizi ziren Galiziara joan zirenean.

Agirre XIX. mende hasierako Galiziako Erromantizismoko “idazle handienetakoa” izan zela nabarmendu du Estevezek. “Ez zen gehiagora iritsi 25 urterekin hil zelako”, esan du historialari galiziarrak. Horrez gain, Aurelio Agirre Galarraga eta Manuel Martinez Murgia Galiziako nazionalismoaren mugimenduaren parte izan zirela azaldu du Estevezek.

Josefa Galarragaren historia eta jatorria ezagututa, Galarraga berari eta Aurelio Agirre semeari omenaldia egiteko tramiteak hasi zituen Estevezek. Lezoko Udalak Estevezen proposamena aurrera eramatea erabaki du.

Bi ekitaldi gehiago

Aurelio Agirre Galarragaren eta Josefa Galarraga Etxebesteren omenezko ekitaldiez gain, beste bi jardueraz gozatuko dute lezoarrek. Alde batetik, hilaren 23an, Aurora Luque eta Maite Lopez de las Heras Lezon izango dira. Bi emakumeek Safo poeta greziarraren poemak itzuli dituzte gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren. Emanaldia Kultur aretoan izango da, 19:00etan, eta Saforen poesiagintzaz eta emakume greko-latindarren inguruko poesiaz mintzatuko dira.

Bestalde, hilaren 25ean, Luis Gardek, Lizar Begoñak eta Mikel Arruabarrenak euskaraz eta Fermin Herrerok gaztelaniaz, poemak errezitatuko dituzte. Juanra Makuso musikaz arduratuko da, biolinarekin. Emanaldia Gezala Auditoriumean izango da, 19:00etan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.