Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Altxorra, gero eta baliotsuagoa

Oiartzungo organoa desmuntatua dago gaur egun. Hala ere, ikerketa berriek duen dimentsioa handiagotu egiten dute; Europan «erreferentziazko» organoetako bat izango da.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/11/17
oiartzun organo cavaille coll

Organoak hutsune handia utzi du elizan. 2020an desmuntatu zuten, parrokian artesiak agertu zirenean.

Oiartzungo Done Eztebe parrokian nabari da zerbait konpontzen ari direla, tenpluek berezkoa duten handitasuna laidotuta dagoela. Lau aldamio estrategikoki kokatuta daude, elizaren paretak batere txerarik gabe besarkatzen ariko balira bezala.

Elizaren harmonia hausten duten kanpo-elementu horiek, nolabait, beste hutsune bat ordezkatzen dute: organoarena. Atzealdera eta gora begiratuta nabarmentzen da zerbait falta dela, eta hori parrokiako altxorra da.

Orain dela hiru urte, Landetxeko eraikin berria egiteko lanak egiten ari zirela, lurrak mugitu ondoren artesiak sortu ziren parrokian. Ezbehar hori gertatu zenean hartu zituzten erabakien artean izan zen organoa desmuntatzearena, Oiartzungo Organozaleen Elkarteko Anton Mendizabalek gogorarazi duenez. «Hondarra erortzen ari zen elizako gangatik, eta kentzea onena izango zela erabaki genuen; arrisku handia zegoen».

Tenpluko txokoak ongi ezagutzen ditu, eta txoko erdi-ezkutu horietako batean erakutsi du tenpluaren altxorra: Cavaille-Coll organoa. Artesiak konponbidean jarrita, erdi txantxetan erdi serio esan du zein den organoak duen arriskurik handiena: kanpandorreak dituen zirrikituetatik sartzen diren usoak.

Orain dela bi aste egin zuten Azkue Memorialaren hamargarren ekitaldia. Laugarrena izan da Oiartzungo organoa isilik egon dena; kasualitatez, pandemia hedatu ondoren ez da Cavaille-Coll organoa jo. Organista oiartzuarraren omenezko organo kontzerturik egon ez den arren, Denis Lacorre ikerlari frantsesak altxor gisa defini daitekeen musika-instrumentua izan zuen hizpide, hitzaldi batean.

Lehenago hainbat ikerlarik organo horren historia ikertu dute; tartean Xabier Alberdik, duela 12 urte Manuel Lekuona beka jaso ondoren. Hala ere, Parisen izan zuen ibilbidea aztertzea falta zen, eta 2020an Oiartzungo Udalaren Manuel Lekuona ikerketa-beka irabazi zuen frantziarrak, organoaren historiaren lehen urteak ikertzeko.
Lacorrek esandakoei oihartzun eman die Mendizabalek.

Horrela, Saint Vincent de Paul elizari eman zion zerbitzu 1844tik 1857ra bitartean, eta ondorengo bi urteetan Sainte Clotilden izan zuten. «Horrek esan nahi du Oiartzunen dugun organoa musikari garrantzitsu askok jo zutela aurretik Frantziako hiriburuan; Cesar Franck famatuak jo zuen lehenago eliza horretan, eta organo horren ezaugarriei egokituta sortu zituen Pièces posthumes saileko hainbat lan».

1861ean ekarri zuten Oiartzunera, eta Aristide Cavaille-Coll bera izan zen Oiartzungo Udalarekin zuzenean tratua egin zuena, garaiko 14.000 liberaren truke. Ez zuten bere horretan utzi, pedaleko hiru erregistro berri sartu baitzizkioten, elizaren espazioa ongi mendera zezan, beste hainbat gehiketaren artean. «Organoak ez dira ukitu ezin diren gauza puruak», zehaztu du Mendizabalek.

Pariseko organo hark Oiartzunen nola bukatu zuen azaldu du: «Cavaille-Collek ordezko bi organo izan ohi zituen. Eliza batetik deitzen zieten, esanez berritu egin behar zela beraiena. Organo bat berritzeko goitik behera desmuntatu egin behar da. Orduan uzten zituzten elizak musikarik gabe. Tailerrean bi organo zeuzkan, bat handiagoa eta bestea txikiagoa. Oiartzungo Udalak esan zuen organo bat behar zuela, presa zeukatela bat jartzeko, baina Cavaille-Collen tailerra lanez gainezka zegoen eta ezin izan zuten berehala bat muntatu Done Eztebe parrokian». Sainte Clotildeko organo nagusia ordeztu zuen organo «oso on» hori eraman zuten, beraz, eta lau hilabetetan muntatu. Behin-behinekoa izan behar zuena betirako geratu zen.

Konponketa
Cavaille-Coll familiak Pariseko Maine etorbidean zuen tailerra XX. mendea hasi baino bi urte lehenago itxi zuen; Aristide Cavaille-Coll hil baino urtebete lehenago. Prestigiorik handiena zuten organogileak ziren, eta eliza guztiek —edo ahal zutenek— nahi zuten horrelako bat. «Biolinetan Stradivarius bat dena da organoentzako Cavaille-Coll dena», ñabardu du Mendizabalek. Eta Oiartzungoa, punta-puntakoa da. Inguruan badaude etxe horretako organo handiagoak eta ongi zainduak, baina Oiartzungoak bereizten dituen ezaugarriak ditu.

Mendizabalek azaldu ditu: «Cavaille-Coll zaharrenetakoa da, barroko eta erromantiko garaien artekoa; Cavaille Collen prototipoa da. Honelakorik apenas gelditzen da inon. Gurea oso-oso berezia da zentzu horretan. Soinua bera ere berezia du, eta kanpotik etorrita jotzen dutenak harrituta geratzen dira. Europan erreferentziazko organoa da, beraz, Oiartzungoa. Belgikatik-eta deitu gaituzte, grabaketak egin nahi dituztela hemen. Erreferentziazko grabaketa bat egin nahi duena hona etorriko da». Alegia, Done Eztebe parrokiakoak Cavaille-Collen hasierako soinua duela, «primitiboagoa».

oiartzun organo cavaille coll

Organoa pandemiaren aurretik erabili zuten azkenekoz.

Denis Lacorrek egindako ikerketa ez da paper hutsean geratuko. Izan ere, organoa konpontzeko orduan, zenbat eta informazio eta xehetasun gehiago eduki, orduan eta hobe izango da. «Egindako ikerketak, berriztatzerako garaian irizpideak ezarriko ditu. Ez da izan behar ‘Hau ez da Cavaille-Coll pieza bat, eta kenduko dugu’. Gauza bat berritu behar denean beti daude eztabaidak zer egin behar den, zer ez, zer jarri, zer kendu, eta garrantzitsua da informazio asko edukitzea», esan du Mendizabalek. Eta beraiek informazio asko daukate bilduta.

Datu horiek guztiak erabiliko dituzte organoa muntatzeko. Mendizabalek aitortu duenez, Done Eztebe parrokiara joandako adituek aspaldi ohartarazi zuten aldaketa behar zuela organoak, kontzertuetarako txukundu egin behar zela. «Artesia ateratzea aukera bezala baliatuko dugu. Organoa ongi zegoela esaten ziguten, baina oso zaharkituta».

Egun zatikatua egoteagatik zein ondare balio handia izateagatik lehentasuna eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak organoak berritzeko osatutako zerrendan. «Lehen azkenekoak ginen, eta orain lehenengo postuan gaude, Oñatirekin batera». Mendizabalek jakinarazi duenez, Oiartzungo Udalak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak «interes handia» daukate organoa berriro muntatzeko, baina Elizaren oniritzia behar da horretarako, hiru hankako troika horrek baitu eskumena.

«Aldundiak beti bideratzen du dirua, baina nahi duena da gainontzeko instituzioak inplika daitezen», gaineratu du. Ez du zifra zehatzik eman, baina organoa konpondu eta berriro muntatzearen zifra «oso altua» dela ziurtatu du Mendizabalek.

Erabilera publikoa bermatu
Oiartzungo Organozaleen Elkarteak bitartekari lanak egiten ditu, hainbat esparrutan. «Kasu honetan, elizak lurra bere izenean dauka, eta horren barruan dauden gauza guztiak beraienak dira, nahiz eta udalak erosi zuen organoa, eta herriak eraiki zuen eliza».

Berreraikitzeko baimenarekin batera, erabilera nola kudeatuko den izango da beste gakoetako bat. «Guk, orain arte bezala, erabilera publikoaren alde egingo dugu. Liturgiarako erabil dezatela, baina guk kontzertuetarako-eta behar dugunean ere erabili nahi dugu. Hori izango da hurrengo borrokaldia. Nire iritzia emango dut: nik nahi dudana da erabilera publikoa izatea, ondarea berreskuratzearekin batera». 

Elizarekin tratua egin zuten duela hiruzpalau urte, erabilera publikoa izan zedin; adostasunera iritsi ziren, eta laster berriro egin beharko dute. Elkarteak nahi ez duena da parrokoaren arabera erabilera hori baldintzatzea.

Txarrari ona atera behar zaionez, organoaren hutsuneak beste abagune bat sorrarazi du: harmoniuma erabiltzearena. «Balio izan digu horri balorea emateko. Oso ongi etorri zaigu; era horretan berreskuratu dugu ondarea den harmonium hori».

Azkue Memorialaren azken ekitaldietan kontzertu «bereziak» egin izan direla, eta aurtengo ziklokoak «arrakastatsuak» izan direla azaldu du oiartzuarrak. Charles Chaplinen Easy Streets eman dute Landetxeko aretoan, eta harmoniumak jarri die soinu banda; Irun eta Errenteria-Oreretan organoarekin egin dute gauza berbera.

oiartzun organo cavaille coll

Organoaren piezak zainduta daude.

«Harmoniumari dagokionez, tratua daukagu elizarekin, haiek erosi baitzuten instrumentua. Errestaurazio lanak egin zirenean, hiru aldeetako akordioa egin genuen: udalak, elizak eta elkarteak. Nahi dugunean erabil dezakegu; horrela eraman genuen Landetxera, udal langileen bitartez. Mugitzeko ez da hain zaila». Aurten bi aldiz atera dute parrokiatik, eta etorkizunean gehiagotan ateratzea espero dute, zine-klub bateko saioak antolatzearen bitartez.

Harmoniuma gutxietsi gabe, organoa da Done Eztebe parrokiako altxor nagusia. Oraindik ez dago muntaketa bukatzeko data zehatzik, baina Mendizabalek apustua bota du: Azkue Memorialaren XII. ekitaldia Oiartzunen egingo dela. 2025ean, beraz. Bitartean, zainduta egongo da, santu eta uso artean, Cesar Franck zenak konposatu zituen piezen oihartzun isilen artean.

Kronologia

Denis Lacorreren ikerketa-lana kontuan hartuta, eta aurretik ikertu zutenena batuta, honakoa da Oiartzungo Cavaille-Coll organoaren ibilbidea.

  • 1844. Parisen egin zen 1844. urtean.
  • 1845-1859. Pariseko Saint Vincent de Paul (1844 -1857) eta Santa Clotilde (1858-1859) elizetan egon zen, ordezko organo bezala, organo berri handiak osatzen zituzten bitartean.
  • 1845. Saint Vincent de Paul elizako organista zen Louis Braille musikalariak eta itsuentzako irakurketa sistemaren asmatzaileak, jo zuen organo honetan.
  • 1857. Santa Clotilden, Cesar Franck organojole eta musikagileak jotzen zuen.
  • 1861. A. Cavaillé-Coll bera etorri zen Oiartzunera, eta udalarekin tratua zuzenean egin zuen; bitartekaritza eta muntatze lanak Juan Jose Santestebanek egin zituen, herrira bizitzera propio etorrita.
  • 1861. Damian Sanz Iruñeko katedraleko organistak egin zuen ikuskaritza, eta «oso ongi» muntatuta zegoela ebatzi zuen, baita kalitate handikoa zela ere. Ondoren, Carlos Carlonik (1882–1897 artean) eta Fernando Princek (1914–1927 artean) egin zituzten mantentze lanak.
  • 1900. F. Princek eta organoa handitzeko asmoetan, gero gauzatu ez ziren 3 aurrekontu aurkeztu zituen, 300, 920, eta 12.000 pezetatakoak.
  • 1935. Amezua y Cia etxeak erreforma garrantzitsua egin zuen, errezitatiboa zabalduz. 7.150 pezetetako kostua izan zuen hobekuntza horrek, eta elizak ordaindu zuen. Ondoren Calvano, Bernal eta Kortak egin zituzten mantentze lanak eta errebisioak, 1968-1970-1981-1987-1990 urteetan.
  • 1999. Bernal eta Kortak egin zuten azken errebisio sakona, eta aurrekontua 2.382.000 pezetakoa izan zen (egungo 14.000 euro inguru).
  • 2008tik aurrera. Mantentze lanak Sergio del Campok egin zituen.
  • 2020ko iraila. Saint Etienneko Michel Jurine enpresak organoa desmuntatu eta elizan bertan gorde zuen, berriztapenaren zain.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.