Areto futboleko taldeek salbatu dute asteburua
Areto futboleko lehen taldeak partida ikusgarria poltsikoratu du, eta bigarrena ere, antzera. Futbol taldeen ahazteko asteburua.
Tolosako Eskolapioetan jokatu zuen Oiartzun KEko lehen taldeak, ostiralean. Ahazteko moduko asteburua izan da Oiartzun Kirol Elkarteko futbol taldeentzako. Jokatu duten senior eta jubenil mailetako talde ia guztiek galdu egin dute (bakarra salbatu da).
Hernaniren bisita jaso zuen mutilen talde nagusiak, eta ongi atera ziren zelaira. Hogeigarren minutuan lortu zuten oiartzuarrek aurretik jartzea; hernaniarrak ez zituen suspertu, eta atzean sartuta jarraitu zuten bisitariek.
Hala ere, 33. minutuan, hernaniarrek berdintzea lortu zuten, faltako jokaldian. Oiartzuarrek jarritako hesiak artesia izan zuen.
Bigarren zatiak bide beretik jarraitu zuen: oiartzuarrek zuten baloiaren jabetza, eta hernaniarrek eutsi egin zioten. Gol bakarra izan zen, bisitariena: oraingoan ere falta bidez lortu zuten, oiartzuarren huts bati esker.
Areto futbola, salbatzaile
Areto futboleko bi taldeek garaipena lortu zuten, modu ezberdinean. Lehen taldeak Laskorainen kontra jokatu zuen, Tolosan. Oso ongi hasi zuten partida, 0-2 aurreratuta. Atsedenaldira iritsi baino lehen aldea murriztu zuten etxekoek.
Laskorainekoek partida berdintzea lortu zuten, baina oiartzuarrak berriro aurreratu ziren, tolosarrek hiruna berdindu aurretik.
Jasotako kolpe horri ongi erantzun zioten oiartzuarrek, eta beste bi gol sartu zituzten. Norgehiagoka, baina, ez zen hor bukatu, eta bukaera aldean laugarrena lortu zuten tolosarrek. Ez zen gehiagorako astirik izan, eta oiartzuarrek lider jarraitzeko hiru puntuak eskuratu zituzten.
Bigarren Mailan, Oarsoaldeko derbia jokatu zuten Miren Tabernak eta Gamonek, Elorsoron. Oiartzuarrek lortu zuten aurrea hartzea, baina Errenteria-Oreretakoek atsedenaldia baino lehen berdindu zuten.
Bigarren zatia Miren Tabernaren bakarrizketa izan zen: bost gol sartzeko denbora eman zien. Bigarren postura salto egin dute, Legorretako Bilkoin Basaberekin berdinduta.
Emakumeen 3. RFEF Maila
- Oiartzunek jokatzen duen ligak etenaldia egin du, datorren asteburuan bueltatzeko.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun — Hernani: 1-2.
Emakumeen Euskal Liga
- Ugao — Oiartzun: 2-0.
Gizonen Lehen Erregionala
- Dunboa Eguzki— Oiartzun B: 2-1.
Emakumeen Ohorezko Erregional Maila
- Goierri Gorri — Oiartzun C: 6-1.
Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga
- Anaitasuna — Oiartzun: 4-1.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Oiartzun B — Arrupe Chaminade B: 1-3.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila
- San Marcial C — Oiartzun C: 1-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Laskorain — Oiartzun: 4-5.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKE — Gamon: 6-1.
