Barra-barra eta lasai asko egin dute euskaraz

Barra-barraren ihes gelak Errenteria-Orereta bisitatu du asteburuan.

Oarsoaldeko udaletako hainbat zinegotzi eta teknikari.

Barra-barra iniziatibaren ihes gelak Errenteria-Orereta bisitatu du asteburuan. Euskaraz lasai aritzeko bidea ematen du Barra-barrak, eta ostiralean Oarsoaldeko udaletako hainbat zinegotzik eta teknikarik izan ziren estreinatzen lehenak.

17. logela du izena ihes gelak. Zinegotzi eta teknikarien ostean, 20 txanda egin zituzten guztira bertaratu ziren herritarrek parte hartzeko. Barre egin zuten, baita ikara apur bat pasa ere antolatzaileek zehaztu dutenez; hori bai, guzti-guztiak euskaraz aritu ziren.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.