Giza Eskubideen Defendatzaileen Foru Ibiltariari, harrera instituzionala

Mundubat fundazioak sustatuko  Giza Eskubideen Defendatzaileen Foru Ibiltariari harrera instituzionala egin diote Errenteriako Udalean.

DEfendatzaileak, Aizpea OAtegi alkatearekin eta ia alderdi politiko guztietako ordezkariekin. Argazkia: Herri Bizia

Mundubat fundazioak sustatuko  Giza Eskubideen Defendatzaileen Foru Ibiltariari harrera instituzionala egin diote Errenteriako Udalean. Aizpea Otaegi alkatearekin batera izan dira  udalean ordezkaritza duten gainontzeko alderdi politikoetako ordezkarietako batzuk ere. Zehazki, Aizpea Otaegi alkatea, Bernar Lemos (Eh Bildu), Maite Gartzia (Elkarrekin Errenteria), Almudena de La Torr (PSE-EE), eta Elixabete Murua (EAJ) izan dira harreran.

Tommy Morales, Honduraseko kazetaria eta Stanler Lopez Kolonbiako Nekazaritza Koordinatzaile Nazionaleko kidek dira udalean izan diren defendatzaileak. Iniziatiba aurkeztu eta elkarlanerako aukerak aztertu dituzte pleno aretoan egindako bilkuran.

Morales Katalunian bizi da egun, errefuxiatuta. Giza Eskubideen eta demokraziaren elkarteko kidea da; baita, Hondurasen bizitza duina bermatzeko erresistentzian diren Mesoamerikar elkartekoa ere.

Lopez, El Choco departamentuko da eta ELN eta Kolonbiako Autodefentsa Gaitanistak talde paramilitarren gatazkaren erdigunean kokatutako eremukoa.

Herri Babesarea giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sarea da. Bertan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait udalek parte hartzen dute; sare horretako kide da hastapenetatik Errenteriako Udala.

Herri Babesarea Foru Ibiltariaren bira bosgarrenez antolatu dute. Honako ekitaldian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hamar udalerriko herritarrek munduko hainbat tokitako giza defendatzaileen errealitatea eta bizi duten testuingurua ezagutzeko aukera izan dute. Lanketak askotariko gaiak jorratu ditu: lurra eta ingurumena, elikadura burujabetza, , bakea edota LGTBIQ+ komunitatea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.