Gurasoak trebatzeko lau hitzaldi antolatu dituzte
'Treba gurasoak' programaren barruko lau saio egingo dituzte, lehena hilaren 28an. Leyre Canok familia barruko komunikazioa landuko du.
Treba gurasok programaren barruko lau saio antolatu dituzte Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Azaroan, abenduan, apirilean eta maiatzean izango dira saioak.
Zehaztu dutenez, haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako saioak izango dira. Lehenengoa hilaren 28an izango da, Leyre Canorekin. Udaletxeko pleno aretoan izango da saio hori, 17:00etan hasita. Gainontzeko hirurak ere toki eta ordu berean izango dira.
Bertara joateko ez da aldez aurretik izenik eman behar. Informazio gehiago behar duenak Oiartzungo Udalaren Gazteria Sailera idatz dezake.
Egitaraua
- Hilak 28, asteartea: Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arte harremanak eta komunikazioa hobetzen, Leyre Canorekin.
- Abenduak 14, osteguna: Pornografia gaur egun egungo sexu-heziketa ote?, Eider Goibururekin.
- Apirilak 30, asteartea: Osasun mentala eta nerabeak, Estibalitz Ansotegirekin.
- Maiatzak 30, osteguna: Seme-alaben autoestimua elikatzen, Nerea Mendizabalekin.