Astelehenean bildu ziren Familia Lagun egitasmoaren parte izango diren familietako ordezkariak Merkatuzarren.
Hilaren 30eko greba feminista orokorraren harira agerraldia egin zuen atzo Oreretako Mugimendu Feministak.
Sentsibilizazio kanpaina bat abiatu dute: 'Guztiok indartsuago indarkeriarik gabe'. Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzea babestu dute, eta ikastetxeetan egindako lanketak ezagutarazi dituzte.
Honakoa seigarren ekitaldia izango du azoka solidario horrek. Bigarren eskuko jostailu eta liburuen azoka, pintxo potea, zozketa, tailerrak, eta musika emanaldiarekin ondu dute egun osoko egitaraua.
Udalaren aitortza jaso du Mikel Esnaola dantzariak, Gipuzkoar Erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa irabazi zuelako.
Euskararen Egunaren harira Lezoko hainbat eragile bildu, eta egitarau bateratua antolatu dute. Euskararen Egunean mendira joango dira.
Aisiako titulua atera, UEUko ikastaroa egin edo kirol entrenatzaile izateko ikasi dutenek jaso dezakete laguntza.
Oiartzungo Irakurketa Taldeak Miren Agur Meaberen eleberria izango dute hizpide gaur arratsaldean. Abendurako, Joan Mari Irigoienen 'Babilonia'.
Egunari azken ukituak emateko batzarrera deitu dituzte lezoarrak. 19:00etan hasiko da biharko (asteazkena) bilkura, Kultura Aretoan.
Gaur 'Elkarrekin biziberrituz' erakusketa irekiko da Pasai San Pedroko Udal Aretoan, 18:30ean, eta egileek bisita gidatu bat egingo dute. Pasaiako emakumeen kakorratz lanak eta argazkiak jaso dituzte.
Errenteriako Udalak Kirolaren Aholku Kontseiluari berriro ekin nahi dio, udalerrian dauden kirol beharrak identifikatzeko eta horiei erantzuna bilatzeko. Kontseilua osatzeko herritarrei egin die dei.
Santa Zezilia eguna dela eta, Pasaia Musikalek kaleak hartuko ditu gaur, 20:30ean. Trikitilariek eta txistulariek, aldiz, ostegunean alaituko dituzte kaleak, 18:30etik aurrera.
Hilean behin antolatzen dituzte ekintzak. Ostiral honetakoa haur masaje tailerra 0-2 urte arteko haurrei eta familiei zuzenduta.